Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historikoaren eta autonomikoaren XII. sinposioa

  • Hasiera
  • /
  • Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historikoaren eta autonomikoaren XII. sinposioa
13 Aza 2013

Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren XII. sinposioa. Gerra zibiletik Konstituziora (1936-1978).

 

XEDE ZIENTIFIKOA

 

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko gaur egungo egoera instituzionala, bakoitza bere argi-itzalekin, trantsizioaren lehen urteetan izandako gertakarietan dago oinarrituta. Erbesteko Euskal Gobernuaren legitimotasuna babes hartuta, 1976-1979 urteetako ahalegin handienak Gipuzkoako eta Bizkaiko kontzertu ekonomikoa berreskuratzera eta Arabakoari eustera bideratu ziren. Etorkizun autonomikoa prestatu beharra zegoen, behin-behineko egitura instituzional bat ezarrita eta egitura hark lagundu egin behar zuen, batetik, herrialdea normalizatzen eta, bestetik, 1978ko Estatuko Konstituzio berriaren eztabaidan Euskal Herriko lurraldeen estatus berezia babesten. Nafarroak, aldiz, eutsi egin zion hitzarmen ekonomikoari eta 1841eko abuztuaren 16ko Legean oinarritutako araubideari. Alderdi autonomistek lortutako adostasunari esker, lorpen garrantzitsuak etorri ziren. Konstituzioak, lehen xedapen gehigarria txertatuta, aukera eman zuen bi erkidegoek estatus berezia izan zezaten, eta xedapen horrek aukera eman du bi erkidego horiek nazionalitateen eta eskualdeen bereizketatik haragoko esparruan kokatzeko.