Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historikoaren eta autonomikoaren X. sinposioa

  • Hasiera
  • /
  • Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historikoaren eta autonomikoaren X. sinposioa
06 Urr 2011

Konstituzionalismo liberala eta Euskal Herriko lurraldeetako konstituzio historikoak (1812-1876) X. sinposioa.

 

XEDE ZIENTIFIKOA

 

Baionako eta Cádizko Konstituzioen eta Euskal Herriko lurraldeetako foruen arteko harremanari eskaini genion aurreko sinposioa eta orduan abiatutako ildoari jarraitu nahi dio FEDHAVek oraingoan ere. Horregatik, konstituzio liberalen eta konstituzio historikoen arteko harremana aztertuko du eta, horretarako, lehenik, 1834ko, 1837ko, 1845eko, 1869ko eta 1876ko konstituzio-testuetako foru-sistemarekiko irekitasuna edo itxitasuna aztertuko dugu. Ondoren, 1839ko urriaren 25eko estatu-legea egin arteko foru-araubideen bilakaera aztertuko dugu eta kapitulu berezi bat eskainiko diogu gai horri, Nafarroan oraindik indarrean den arau erabakigarri bat baita. Foru Berriaren garaiari lotutakoa da beste atal bat; Nafarroako 1841eko Lege Itundutik eta moderatuen arautik hasi eta urte berekora arte iritsi da.