Deustun egin da Notitia Vasconiae hiztegiaren Bizkaiko aurkezpena

  • Hasiera
  • /
  • Deustun egin da Notitia Vasconiae hiztegiaren Bizkaiko aurkezpena
Alt
09 Mai 2024

Orain arte Baskonian egindako argitalpen historiografiko osoena da

Deustuko Unibertsitatearen paraninfoan egin da Notitia Vasconiae hiztegiaren aurkezpena. Iura Vasconiae Fundazioak argitaratu du hiztegia, eta K.a. 200etik gaur egunera arte Baskoniaren historia politikoa deskribatu duten edo horretan zuzenean esku hartu duten 1.199 egileren ahotsak jasotzen ditu.

Juan José Etxeberria errektoreak eta Juantxo Madariaga Iura Vasconiae Fundazioaren presidenteorde eta hiztegiaren III. eta IV. liburukien zuzendariak parte hartu dute ekitaldian. Azken horrek Notitia Vasconiae aurkeztu du, orain arte Euskal Herrian egin den argitalpen historiografiko osoena.

Juan José Etxeberria errektoreak zera esan du Notitia Vasconiae hiztegiak jasotzen dituen pentsamendu juridiko eta politikoaren pertsonei buruz: "Askotariko ahotsak dira, unibertsitate-komunitatearen aniztasuna islatzen dute eta unibertsitateak historiografiari, epailetzari eta pentsamenduari egin dion ekarpena erakusten dute”.

Leyre Arrieta irakasleak hiztegian aipatzen diren Deustuko irakasleak eta ikasleak izan ditu hizpide; tartean, hauek: Luis Chalbaud Errazquin, Manuel Irujo Ollo, Jesús María Leizaola, José Antonio Agirre, Andrés Eliseo Mañaricua, Adrián Celaya, Carmelo Saénz de Santamaria, José Antonio Obieta, Juan Churruca, Antonio Beristain, Juan María Apellániz, Xabier Arzallus eta Fernando García de Cortázar.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua ere izan dira ekitaldian, beste agintari batzuen artean, eta adi-adi entzun dituzte hitzaldiak.

Hiztegiaren papereko edizioa liburutegi publiko guztietan kontsulta daiteke. Gainera, Iura Vasconiaeren web-orrian ere kontsulta daiteke hiztegia, egileen araberako bilatzaile baten bidez.

Aurkezpen bideoa - DeustoForum. "Deusto en Notitia Vasconiae"

Alt