Argitaratu dugu “Humboldt Saileko” 5. alea

  • Hasiera
  • /
  • Argitaratu dugu “Humboldt Saileko” 5. alea
Alt
09 Aza 2014

Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak, ohiko argitaratze-politikari jarraituz, Antonio Martínez Tomásen La naturalez jurídica del régimen foral de Navarra liburua argitaratu du.

Argitalpen horretan jaso dugu orain arte argitaratu gabe egon den Antonio Marínez Tomásen doktore-tesia. Fundazioari egokia iruditu zaio tesi hori argitaratzea, lan historiko berritzailea baita orain arte 1841eko abuztuaren 16ko Legearen bertsio ofiziala, Nafarroaren eta Estatuaren arteko itun gisa, izan den horrekiko.

Testuak Antzinako Erregimeneko erreinua probintzia nola bihurtu zen aztertzen du eta aztertu egiten ditu 1812ko Konstituzioa, 1833ko probintzien Dekretua, 1834ko Estatutu Erreala, 1837ko Konstituzioa eta Nafarroako erreinua desagerrarazi eta Nafarroa probintzia bihurrarazi zuten arau guztiak.