Argitaratu dugu “Etxegarai Saileko” 3. alea

  • Hasiera
  • /
  • Argitaratu dugu “Etxegarai Saileko” 3. alea
Alt
14 Urr 2013

“Etxegarai Saileko” hirugarren ale honetan, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak Miguel José Izu Bellosoren El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra izeneko liburua argitaratu berri du.

Lan honetan, zuzenbidean doktore eta zientzia politikoetan eta soziologian lizentziatu den egileak, Nafarroako araubide linguistikoa aztertu du Europako eta Espainiako testuinguruan kokatuta. Egin duen azterlanaren harira, egileak erakutsi du foru-erkidegoko araubide linguistikoaren errealitateak beste gizarte eleanitz batzuetan dituzten gatazken antzekoak dituela eta horrez gain, foru-sistemak Nafarroako hizkuntza-aniztasunari eskaintzen dizkion erantzun politikoak eta juridikoak ere jorratu ditu.