Argitaratu da Iura Vasconiae aldizkariaren 9. alea

  • Hasiera
  • /
  • Argitaratu da Iura Vasconiae aldizkariaren 9. alea
Alt
12 Ots 2013

Iura Vasconiae aldizkariaren ale berria.

Abenduaren amaieran argitaratu du FEDHAV fundazioak Iura Vasconiae aldizkariaren 9. alea, 2012ari dagokiona.

Ale horretan jaso ditugu Euskal Herriko lurraldeetako Zuzenbide historiko eta autonomikoaren X. sinposioan aurkeztutako hitzaldiak. “Konstituzionalismo liberala eta Euskal Herriko lurraldeetako konstituzio historiko propioak (1812-1876)" izan zen sinposioaren izenburua.

Ale horretan, Sinposiotik kanpoko lanak argitaratzeko baliatu ditugun “Varia” eta “Documenta” izeneko bi atal ere sartu ditugu eta liburuen aipamenetarako sail bat ere bai.

Iura Vasconiae aldizkariaren 9. alea