5 Humboldt | MARTÍNEZ TOMÁS, Antonio | La naturaleza jurídica del régimen foral de Navarra

Argitaratzen du: FEDHAV

Argitalpenaren kodea: ISBN: 978-84-617-0644-0

Urtea: 2014

Formatua: Liburua

Laburpena:

Antonio Martínez Tomásen doktoretza-tesia jasotzen du argitalpen honek. Aurretik, ezezaguna zen aipatutako tesia; beste egile batzuek egindako aipamenak baino ez zeuden, argitaratu gabe baitzegoen. Fundazioak egoki ikusi du lan hau argitaratzea, lan historiko berritzailea baita, 1841eko abuztuaren 16ko Legearen bertsio ofizialari dagokionean; izan ere, Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen gisa agertzen da bertsio ofiziala.

Erregimen liberalaren ezarpenaren prozesu historikoan oinarrituta, hauek aztertzen ditu: antzinako erregimeneko erresuma izatetik, 1812ko Konstituzioan, probintzia izatera igaro zeneko prozesua, probintziei buruzko 1833ko Dekretua, 1834ko Errege Estatutua, eta, aipatu erresuma probintzia bihurtzeko xedez, 1873ko Konstituzioa eta Nafarroako Erresuma desagerrarazi zuten arau guztiak.

1839ko eta 1841eko legeen irismena aztertzen du, foruak «batasun konstituzionalari» egokitzeko bitartekoak izan baitziren horiek, foru-lurraldeetako probintzia-aldundiekiko elkarrizketa-prozedura batean. Azken horren izaera juridikoaren gaineko eztabaidan sartzen da, aldeek egindako dokumentu historikoetan eta legearen izapidean oinarrituta, eta ukatu egiten du aurretiko entzunaldia probintzia-erakundearen, hau da, aldundiaren, eta gobernuaren arteko hitzarmena izan zenik, zeinak ekimen legegilea aurkeztu baitzuen gorteen aurrean. Bada, gorteek, horiek izaki nazio-subiranotasunaren ordezkariak, onartu egin zuten. Zera ondorioztatu zuen: «ezin daiteke onartu paktuaren edo hitzarmenaren tesia, botere legegileak, Nafarroako Diputazio Probintzialaren aurretiko onarpenik eduki ezean, lege hura alda ezin dezakeelako zentzuan».

Sumarioa:

Lotura

Obra osoa deskargatu:

Alt