Argitaratzen du: Instituto de Derecho Histórico de Vasconia
Argitalpenaren kodea: ISSN: 1695-4769
Urtea: 2002
Formatua: Aldizkaria
Laburpena:
Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak aurrekari gisa dauka Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institutuak egindako lana. Euskal Herriko Unibertsitateak sortu zuen aipatu institutua, 2000ko uztailean. 2003ko irailean, institutua deuseztatzeko akordioa sinatu zuen institutuko Kontseilu Araupetzaileak. Garatutako jarduera akademikoak ebaluatzean ondorioztatu zen kudeaketa-eraginkortasun maila handiagoz lor zitekeela bilatzen zuten xede zientifikoa, erakunde forma malguagoa hartuz. Hala ere, funtzionamendu-kontrolari dagokionean, eredu berri horrek ezin zuen berme-gaitasuna murriztu, eta, beraz, administrazioaren mende egongo zen, zegokion eremuan. Horregatik sortu zen FEDHAV, 2004ko urtarrilean. Donostian du egoitza. Notitia Vasconiae aldizkariaren bi zenbaki argitaratu zituen Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institutuak, eta, 2004an, Iura Vasconiae aldizkariak ordezkatu zuen.
Euskal Herriko Zuzenbide Historikoaren Institutuak antolatu zuen I. Symposium-ean aurkeztu ziren ponentzien testua jasotzen du Notitia Vasconiae-ren lehenengo zenbakiak. Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeetan, Nafarroako Foru Komunitatean eta Iparraldean, XVIII. eta XX. mendeen artean, Zuzenbide Historikoaz arduratu ziren pertsona ospetsuen bizitza eta obra aztertu ziren aipatutako symposium-ean; bai eta, lan akademikoetan eta politikari-lanetan, ordenamendu juridikoak egiteaz eta garatzeaz arduratu ziren protagonisten bizitza eta obra ere.