Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE Euskal herritik kanpoko egileak eta obrak

PLANAS Y CASALS, Jose Maria (Bartzelona, 1845 – Bartzelona, 1923ko urriak 21).

Karguak eta lanbideak

Katedraduna, legelaria, jabetza-erregistratzailea eta politikaria

Ibilbidea

Aita (Jose Manuel Planas Compte) notario, trenbidearen aitzindari eta Maiestatearen Kontseiluko idazkaria izan zen. Haren anaia Manuel ere legelaria, diputatua, biziarteko senataria eta Bartzelonako Diputazioko presidentea izan zen Alderdi Kontserbadorean. Izan ere, Jose Maria Alderdi Kontserbadoreko diputatua izan zen Gorte Nagusietan 1879 eta 1901 bitartean.

Zuzenbidean lizentziatua 1868an, doktore-gradua lortu zuen hurrengo urtean Bartzelonako Unibertsitatean. Une horretan, Bartzelonako Zuzenbide Fakultateko irakasle laguntzaile-lanetan ekin zion bere ibilbide akademikoari, eta oposizio bidez Jabetza Erregistratzaile izatea onartu zuen Villanueva i la Geltrún eta Sigüenzan (1872-1874). Oposizio bidez, «Ampliación de Derecho Civil y Código Españoles» katedra lortu zuen 1874an, eta «Derecho Civil Español, Común y Foral» katedra 1884an, biak ere Bartzelonako Unibertsitatean. 1901ean, Zuzenbide Fakultateko dekano izatera iritsi zen, bai eta 1918an ere, erretiroa hartuta, baina katedradun emeritu gisa. Bartzelonako Abokatuen Elkargoan eman zuen izena lehendabizi, eta 1884ko ekainaren 17tik Madrilgo Abokatuen Elkargoan ere sartu zen.

Bartzelonako Jurisprudentzia eta Legegintzaren Akademiako (Administrazio Zuzenbideko Atala) eta Bartzelonako Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoko kide izan zen. Gainera, 1895ean, Bartzelonako Jurisprudentzia eta Legegintzaren Akademiak eta Abokatuen Elkargoak sortutako Revista Jurídica de Catalunya berriaren lehen zuzendaria izan zen.

Bere lanak gai zibilen inguruko tratatugintza izan zuen berezitasun, bertan bilduz zuzenbide zibila osatzen duen kontzeptu-eremu osoa. Maluquer de Tirrell, Silvela eta Duran i Basekin batera, Discursos en defensa del Derecho Catalán y de los demás forales argitaratu zuen 1885ean. Ildo horretan, lan hauexek argitaratu zituen: La jurisprudencia en sus relaciones con la legislación civil 1895ean, Lecciones de Derecho civil (1er. curso) 1901ean eta, metodo sistematikoz, Instituciones de Derecho civil: historia, generalidades, derecho patrimonial, derecho de las obligaciones: teoría general 1913an eta, haren jarraipena, Instituciones de Derecho civil español: Derecho de las obligaciones, Derecho de familia y Derecho sucesorio 1914an. Tratatugile-lana Espainiako doktrina zibilerako haren lan garrantzitsuenarekin osatu zuen, 1925ean argitaratua: Derecho civil español común y foral.

1902an, ikuspegi sozial batetik juridikotik baino gehiago, sozialismo garaikideak izan zuen bilakaerari buruzko hitzaldia argitaratu zuen; eta 1907an, Derecho matrimonial de los estados europeos y sus colonias azterlana egin zuen, hainbat naziotako magistratu, irakasle eta abokatu ospetsuen laguntzaz (besteak beste, Hahn, Leske, Loewenfeld, Giralt y Verdager eta Iglesias Garcia).

Obrak

(Hautatuak). 

Discursos en defensa del derecho catalán y de los demás forales, pronunciados en el Senado por el Excmo. S. D. José Maluquer de Tirrell en sesiones del 20 al 23 de febrero de 1885, y en el Congreso por el Excmo. Sr. D. Francisco Silvela… y por los diputados… Manuel Durán y Bas y… José María Planas y Casals en sesiones del 10 al 19 de junio del mismo año, Barcelona: [s.n.], 1885.

Derecho civil español común y foral, Barcelona: A. Ortega, 1925.

Bibliografia

PALOMAS I MONCHOLÍ, J., «Manuel Planas y Casals», Diccionario Biográfico Español de la Real Academia de la Historia. Online arg.: http://dbe.rah.es/biografias/61510/manuel-planas-y-casals (2020ko irailak 12).

UNIVERSIDAD CARLOS III DE MADRID, Diccionario de Catedráticos españoles de Derecho (1847-1943), María Pilar HERNANDO SERRAk idatzitako fitxa biografikoa.

ITURRIAK

GACETA DE MADRID, 1874ko abuztuaren 22a (BOE-A-1874-6713), 1903ko apirilaren 4a (BOE-A-1903-2078), 1903ko uztailaren 15a (BOE-A-1903-4310), 1903ko irailaren 18a (BOE-A-1903-5669), 1904ko martxoaren 17a (BOE-A-1904-1731).

ARCHIVO HISTÓRICO DEL ILUSTRE COLEGIO DE ABOGADOS DE MADRID, Kokapena: 1.ª, Signatura: Caja 222 AHICAM 1.1, exp. 7065 (Planas Casals, José María).


Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP