Fundazioak omenaldia egin dio Margarita Sernari, Kantabriako Unibertsitateko Zuzenbidearen Historiako katedradunari, zeinak azken urteotan Iura Vasconiae aldizkaria zuzendu baitu, Euskal Herriko Zuzenbide historiko eta autonomikoaren arloan erreferente gisa finkatuta dagoena.
Roldán Jimeno presidenteak eta Gregorio Monreal ohorezko presidenteak Margarita Sernaren lana eta dedikazioa eskertu zituzten. Fundazioarekin hitzartutako epea amaituta, aldizkariaren zuzendaritzan Rosa Ayerberi eman dio lekukoa. Aldizkariaren zuzendaritza zientifikoaz gain, Serna irakasleak artikuluen administrazio sistema eguneratu du, OJS tresna txertatuz UPV/EHUko aldizkarien atariaren bidez. Euskal unibertsitate publikoarekin izandako lankidetzaren ondorioz, Iura Vasconiae eskuragarri dago haren biltegian, baita fundazioaren webgunean ere. Fundazioak Serna irakasleari Haizearen Orrazia osatzen duten eskultura-multzoetako baten erreprodukzioa eman zion, dedikazio hunkigarri batekin.





