Karguak eta lanbideak
Idazlea, politikaria eta Arabako Probintziako aita
Ibilbidea
Ladislao de Velasco familia burges baten baitan jaio zen, ongi kokatua eta, oro har, intelektualtasunari eta kulturari irekia. Haurra zela, Gasteizko ikaste- txe pribatu batean hezi zen, eta 12 urteetatik 18etara Pasaiako Jesuiten esko- lan; azken horretan ikasi zuen euskaraz. Ondoren, Okzitaniako Tolosara joan zen ikasketa administratibo eta literarioak egitera, eta frantsesa ikasteaz gain, garai hartako liberalen proposamen berrienak ezagutu zituen.
1849. urtean Gasteizera itzuli zen, gerraondo betean, eta zuzenean ezagutu zuen, euskal foruak defendatzeko liberal erradikalagoen eta euskal liberal moderatuen artean sorturiko gatazka —Ladislaok azken horiekin egin zuen bat—. Testuinguru politiko horretan, Ladislao de Velasco ohitura eta gai erregionalistekin loturiko bibliografian sakontzen hasi zen, eta ikasitakoa El Lirio eta Euskal-Erria: Revista Bascongada aldizkarietan idatzitako artikuluetan argitaratu zuen. Orduantxe hasi zuen bere ibilbide intelektuala, hiriko
«Liceo»-ko eta «Irakaskuntza Batzorde»-ko kide bihurtzean. «Círculo Vitoriano»-ko bazkide-sortzaile eta Presidente izan zen, bazkideei solasaldi biziak izateko aukera eskaintzen zien foroa. «Behaketa Zientzien Arabako Akade- mia»-ko kide izan zen. Era berean, «Gasteizko Ateneoko» eta «Zientzia eta literatura ikasketak sustatu eta zabaltzeko elkarteko» kide izan zen.
Hiriko literatura eta kultura zirkuluetan ere parte hartzen zuen jardun po- litikoan aritu bitartean. Izaera negoziatzaile eta liberalekoa zen, jarrera zurrunagoen aurkakoa, eta sen baikor eta praktikoa zuen negozio zein kudeaketa publikorako. Horiei esker, Gasteizko Udaleko prokuradore sindiko izan zen, eta baita alkate ere (1865, 1867, 1874 eta 1876 urteetan). Gasteizko udalean egindako ibilbide luzean, aipatu beharrekoak dira hiriaren eta probintziaren onerako erdietsitako hainbat lorpen: zabalgune urbanistikoa; Geltokiko kalea; Florida parkea; Bigarren Hezkuntzako institutua; Gasteizko Unibertsitate Librea; Irakurketa Bulegoa; Udal Gordailua; Mutua Aseguruak; Gasteizko Aurrezki Kutxa; Gasteizko Bankua; Santiago Ospitalea handitzea; Madrid-Irun trenbidea Gasteiztik pasaraztea; Gorbeiako ura hartzea; Instrukzio Publikorako Batzordea; Afrikako Gerrarako Tertzio Arabarra; Amatasun Etxea; Arabako Irakasleentzako Erretiro Mutualitatea; nekazarientzako eredu-baserria; edota Arabako nekazaritza sustatzeko Elkartea.
1873an, Ladislao Velasco «Probintziako Aita» izendatu zuten, hau da, ahaldun nagusi izandakoez osatutako Arabako Foru Aldundiaren aholkularitza taldeko kide. Probintziako Aita zenez, foruen indargabetzea bertan behera uzteko eskaria zuzentzea egokitu zitzaion, arrakastarik izan ez zuen arren, Canovas del Castilloren Gobernuak euskal Foruen indargabetzea eskatu zuenean.
Bere sorkuntza literario zabaletik Los éuskaros lana aipatu beharra dago. Bertan, euskaldunen nortasunari buruzko datu guztiak biltzen saiatu zen historiaurretik 1876ra arte, bereziki euskararen jatorriari eta mendeek aurrera egin ahala hizkuntzak izandako atzerakadari buruzkoak.
Politika kargu oro utzi ondoren, adin handikoa izan arren, ez zuen alde batera utzi auzi administratibo, sozial eta kulturalen inguruko kezka, eta 1891. urtean hil zen arte artikuluak idazten jarraitu zuen hainbat gairen ingu- ruan: auzotartasunak, ur-horniketa, nekazaritza, industria, kuartelen eraikuntza, tren-loturak, Arabako egoera ekonomikoa…
Obrak
Memoria presentada en las Juntas Generales de Elciego del año de 1851 sobre el establecimiento de una casa-modelo de agricultura en la Provincia de Álava, Gasteiz: Ignacio de Egañaren moldiztegi, litografia eta liburudenda, 1853.
El ferrocarril de Bilbao considerado con relación a los intereses de Vizcaya y Alava, Gasteiz: Manteliren alargunaren eta semeen moldiztegia, 1857.
Biografía de Juan Sebastián Elcano, Bilbo, 1860.
La Cuestión de las Cuestiones, Gasteiz, 1869.
Discurso leído en la sesión inaugural del Ateneo de Vitoria en el curso de 1870 a 1871, Gasteiz: Egañaren alargunaren eta semeen moldiztegi, litografia eta liburudenda, 1871.
Los euskaros en Alava, Guipuzcoa y Vizcaya: sus orígenes, historia, lengua, leyes, cos- tumbres y tradiciones, Bartzelona: Oliveresen moldiztegia A. Xumetrak gidatua, 1879. Berred. Los euskaros en Alava, Guipuzcoa y Vizcaya, Euskal Liburuaren La- gunak, 1983.
«Bailes y juegos», Euskal-Erria: revista bascongada, 12 (1885ko 1. seihilekoa), 121-124. orr.
«Lingüística y lexicología», Euskal-Erria: revista bascongada, 12 (1885ko 1. seihilekoa), 419-422. orr.
«Bailes bascongados», Euskal-Erria: revista bascongada, 12 (1885ko 1. seihilekoa), 517-523. orr.
«Romerías vascongadas. San Antonio de Urquiola», Euskal-Erria: revista bascongada, 12 (1885ko 1. seihilekoa), 524-526. orr.
«Trajes de los euskaros», Euskal-Erria: revista bascongada, 15 (1886ko 2. seihilekoa), 303-304. orr.
«Los judíos en Alaba», Euskal-Erria: revista bascongada, 15 (1886ko 2. seihilekoa), 372-377. orr.
Aclaraciones a los estudios sobre la situación económica de Álava, Gasteiz: Domingo Sarren moldiztegia, 1887.
«Memorias del Vitoria de antaño. La Virgen de la Blanca», Euskal-Erria: revista bascongada, 16 (1887ko 1. seihilekoa), 459-461. orr.
«Memorias del Vitoria de antaño. Victoria y Vitoria», Euskal-Erria: revista bascongada, 17 (1887ko 2. seihilekoa), 328-329. orr.
«Gabon: Noche-Buena», La Ilustración en Álava, 5 libk., 12. zk. (1887ko abenduak 30), 449-454. orr.
Memorias del Vitoria de antaño, Gasteiz: Domingo Sarren etxe tipografikoa, 1889. Be- rred.: Memorias del Vitoria de antaño, Gasteiz: Ediciones de ayer, Arabako Foru Aldundia, 1982.
«Memorias del Vitoria de antaño. Cuestiones con los procuradores a Juntas, semblanzas de estos», Euskal-Erria: revista bascongada, 22 (1890ko 1. seihiliekoa), 347-349. orr.
«Abastecimiento de aguas en Vitoria», La Naturaleza, Madril, 1. urtea, 1. denb., 23. zk (1890ko 1. seihilekoa), 359-363. orr.
«Bailes y juegos euskaros», Euskal-Erria: revista bascongada, 50 (1904ko 1. seihilekoa), 119-123. orr.
«Fragmento histórico. Protesta de los vizcaínos con motivo del impuesto de millones, de Felipe III, en 1590», Euskal-Erria: revista bascongada, 56 (1907ko 1. seihilekoa), 226-230. orr.
«De pasajes. El hijo del almirante», Euskal-Erria: revista bascongada, 56 (1907ko 1. sei- hilekoa), 231-233. orr.
Bibliografia
EZEZAGUNA, «Belasko’tar Ladislao Jauna», Euskal-Erria: Revista Vascongada, 73 (1915ko abenduak 15), 490. orr.
AROZAMENA AYALA, A., «Velasco Fernández de la Cuesta, Ladislao de», Auñamendi Eus- kal Entziklopedia, Online edizioa: http://www.aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/velasco-fernandez-de-la-cuesta-ladislao-de/ar-128678 (Kontsulta: 2019ko azaroak 10).
BARÁIBAR ZUMÁRRAGA, F., «Apuntes necrológicos. D. Ladislao de Velasco y Fernández de la Cuesta», Euskal-Erria: revista bascongada, 24 (1891ko 1. seihilekoa), 76-80. orr.
BENGOECHEA, J., «D. Ladislao de Velasco y Fernández de la Cuesta», Euskal-Erria: re- vista bascongada, 64-65 (1911ko 1. eta 2. seihilekoak), 505-511. orr.; 66 (1912ko 1. seihilekoa), 20-23., 112-115. orr.
CIÉRBIDE MARTINENA, R., «Semblanza y obra de Ladislao de Velasco (1817-1891)», Revista Internacional de los Estudios Vascos, 33, 30. libk., 2. zk (1985), 187-212. orr.
VELASCO LÓPEZ CANO, E., Crónicas y biografías alavesas. D. Ladislao de Velasco y sus contemporáneos…, Gasteiz: Probintzia moldiztegia, 1910.





