Karguak eta lanbideak
Notariotzako ofiziala. Formulario notarial baten egilea
Ibilbidea
Artaxonakoa zen sortzez, eta Libro de notas y escrituras liburua egin zuen, 1783an bukatu zuena. Une hartan José Sagaseta Ilurdoz lizentziadun, Errege Auzitegien abokatu eta Iruñeko eskribauaren ofiziala zen. Haren formularioak ehunen bat notario-eskritura biltzen ditu, gaien arabera sailkatuak. Ekimena azpimarragarria da, izan ere, Nafarroan ez dugu era horretako notariotza-formulariorik. Haren lanak, berriz, Nafarroako Zuzenbidearen egikaritza ikusteko aukera ematen digu, hala nola Zuzenbide erromatar-kanonikoak Nafarroako notarioengan zuen eragina. Gainera, eskritura publikoen inguruko lege garrantzitsuenak jaso zituen, eta «era guztietako galde-erantzun» sail bat ere bai, izenburu horren baitan eskainiz hainbat ahalen azalpena (kontzeju batek dirua zentsu-bidez hartzeko duen ahala, testamentua egiteko ahala, ezkontzeko ahala, hartzeko eta kobratzeko ahala, saltzeko ahala, etab.). Lanaren amaieran gai-zerrenda alfabetikoa eskaini zuen.
Obrak
Libro de notas y escrituras, Iruñea, 1783ko irailaren 2a. Eskuizkribua. J. M.ª Jimeno Juríoren Artxibo-Liburutegia, NA-3479.
Aipamen bibliografikoa
Jimeno Aranguren, R., “San Martín y Navaz, Juan Bautista”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 568-569.





