Karguak eta lanbideak
Magistratua eta Errege Kontseiluko epailea, Indietako kontseilaria
Ibilbidea
Miguel Ruiz de Otalora, Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen, Katalina Zuazurekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituen harekin. Francisco de Borja kardinalak sustatuta Valladolideko Errege Kantzelaritzako presidente izendatu zuten 1559an. Nafarroara joan zen 1562ko maiatzean, Errege Kontseiluko buru izendatuta, eta 1569ko azarora arte aritu zen kargu horretan. Bitarteko erregeorde ere aritu zen zenbait aldiz. Nafarroatik alde egin zuen Indietako Kontseiluko kide izateko, (1569ko azaroaren 19an), eta erakunde horretako buru jarri zuten 1571ko abuztuaren 28an, kargu hartan egon zela 1578ko abuztuaren 9an hil zen arte.
Magistratu eta Errege Kontseiluko epaile izanik, Nafarroako erregeorde eta Alburquerqueko duke Gabriel III.a de la Cueva y Girónen aginduz, 1561era arteko Nafarroako ordenantza, arau eta xedapenak bildu zituen. Une hartako erakundeen eta Antzinako erresumako xedapenak bildu eta laburtu zituen. Haren lana Lizarran argitaratu zen 1561ean, Repertorio de las ordenanzas, leyes de visita, aranceles, pragmáticas, reparos de agravio y otras provisiones reales y leyes del reyno de Navarra izenburupean. Obra horren aurretik, Pedro Balanza eta Pedro Pasquier lizentziadunek Ordenanzas Viejas (1557) lana argitaratu zuten, eta orduz geroztiko ordenantzak ere jaso zituen, hau da, Tuterako (1558) eta Zangozako (1561) Gorteen batzarretako (1558) xedapenak. Ordenantza Zaharrekin gertatu zen bezala, Nafarroako Gorteek ez zuten onartu Otaloraren testua. Ordenantza Zaharrekiko erakundeek zuten eragozpenak Otaloraren lanari ere eragin zion, onespen ofizialik gabe geratu baitzen. Haren bildumak oso eragin eskasa izan zuen ondorengoetan.
Obrak
Repertorio de las ordenanzas, leyes de visita, aranzeles, pregmáticas, reparos de agravio y otras provisiones reales y leyes del reino de Navarra que hasta agora se han impreso contenidas en el libro. Con las Cortes de Tudela del año LVIII y de Sanguesa del que no están en el libro, Lizarra: Adrián de Anvers, 1561.
Bibliografia
Arregui Zamorano, P., «El proceso recopilador del Derecho navarro entre 1556 y 1574. El Fuero Reducido de Navarra y la obra de Pasquier», in Príncipe de Viana, 262 (2015), 565.-580. or.
Martínez Arce, M. D., Recopiladores del Derecho Navarro. Trayectorias personales y profesionales de los recopiladores de fueros y leyes de Navarra, Iruñea: Nafarroako Gobernua, 1998.
Monreal Zia, G., eta Jimeno Aranguren, R., Textos histórico-jurídicos navarros. II. Historia moderna, Iruñea: Nafarroako Gobernua, 2011.
Salcedo Izu, J., El Consejo Real de Navarra en el siglo xvi, Iruñea: Nafarroako Unibertsitatea, 1964.
Tur de Montis Hornedo, M. C., «Miguel Ruiz de Otálora», in Diccionario Biográfico Español, Madrid: Real Academia de la Historia. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/30200/miguel-ruiz-de-otalora (2018ko urriaren 3an egindako kontsulta).
Aipamen bibliografikoa
Álvarez Berastegi, A., “Ruiz de Otalora, Miguel”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 514-515.





