Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GIPUZKOAKO EGILEAK ETA OBRAK

PAMPLONA, Francisco (Iruñea?, XVII. mendearen bigarren erdia – Gipuzkoa?, XVIII. mendearen lehen erdia).

Karguak eta lanbideak

Erlijioso kaputxinoa eta historialaria

Ibilbidea

Erlijioso kaputxinoa, Historia y antigüedades de Guipúzcoa izeneko lan bat egin zuena 1624-1625 urteen inguruan, José Vargas Poncek xix. mendearen hasieran Historiaren Errege Akademian kopiatutako eskutitzen arabera. Eskuizkribua Joaquin JoseLandazurik aipatu zuen, baina Juan Antonio Llorentek nahi izan zuenerako, ez zuen lortu alerik ikusterik. Ziurrenik sortzez Iruñekoa zen —goitizen erlijioso lokatiboaren arabera— kaputxino honen izenak eta bizitza-aldiak bat egiten dute beste kaputxino batekin, Francisco de Pamplona (Tiburcio de Redín), baina beste honen biografia ongi ezaguna da eta, ez dirudi biak pertsona bat eta bera direnik.

Obrak

Historia y antigüedades de Guipúzcoa, ca. 1624-1625.

Bibliografia

Abascal Palazón, J. M., eta Cebrián Fernández, R., José Vargas Ponce (1760-1821) en la Real Academia de la Historia, Madrid: Real Academia de la Historia, 2010, 264.-265. or.

Llorente, J. A., Noticias históricas de las tres Provincias Vascongadas, Madrid: Imprenta Real, 1806, 1. libk. 352. or.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP