Karguak eta lanbideak
OZCARIZ TORRES, Esteban (Esteban Okaritz Torres) (Zangoza, 1799 – Iruñea, 1852ko abenduaren 16a). Legelaria, historialaria eta politikaria. Iruñeko Institutuko Geografia eta Historiako katedraduna eta Nafarroako Foru Diputazioko diputatua
Ibilbidea
Zangozan sortua, Jorgeren eta Julianaren semea. 1829ko otsailaren 20an Gaztelako Auzitegietan eman zuen izena abokatu, eta martxoaren 29an Nafarroan gehitu zuen titulua. 1842ko Lista de los individuos del Ilus- tre Colegio de Abogados de Pamplona zerrendan 33.a, hiri honetako kolegiatu egoiliar gisa ageri da, Compañia kaleko 13. zenbakian. Doktore ere izan zen, eta baita Lurralde Auzitegiko errelatore ere.
1838ko urtarrilaren 22an ezarri eta 1840ko martxoaren 3ra arte (Lehen Karlistaldia amaitu eta probintzia eta foru-korporazio berri bat izendatu zuten arte) iraun zuen Nafarroako Diputazio Probintzialeko diputatu. Probintziako Diputazioaren aktetan jasotakoaren arabera (Nafarroako Errege Agiritegi Nagusiaren Funtsa), Ozcarizek diputatu kargua zin egin zuen, eta Foru Diputazioan, gainerako diputatuekin batera, bere aulkia hartu zuen, urtarrilaren 22ko eraketa saioan. Otsailaren 13ko bilkuran, Foru Diputazioak Iruñeko Aldizkari Ofiziala berrezartzea erabaki zuen, Udalbatzaren kontura, eta honako hau erabaki zuen: «Aldizkaria Esteban Ozcariz jaun agurgarriak idatziko du, Nafarroako Foru Diputazioaren ikuskaritzapean eta haren erantzu- kizunez, eta horregatik hilabetean 800 txanpon ordainduko zaio».
1838ko Diputazioaren bilkuretako aktetan, Esteban Ozcariz Udalbatza honetan 1837ko urriaren 9ko Inprenta Legearen arabera eratutako Kausa eta Kalifikazioen Epaimahaiko kide gisa agertzen da, Diputazioak urte berean ezarritako kendutako komentuen hatu eta eraikinak besterentzeko Batzordeko kide gisa ere agertzen da diputatua. Ozcariz doktorea Batzorde Nagusiko sailburua ere izan zen, aldez aurretik Zangozako Merindadeko ordezkaria izaki Batzordeko kide bazen ere. Badakigu 1839an kontribuziorik gabeko miliziano nazionala zela, eta 1842ko irailaren 24an errenten ordezkariorde- tzan aholkulari laguntzaile sartzen saiatu zela, hala ere, ez zuen kargua lortu.
Ibilbide akademikoari dagokionez, urriaren 15eko Errege Aginduaren bidez, Iruñeko Institutuko Geografia eta Historiako katedradun izendatu zuten, eta kargu hori Iruñean hil zen arte bete zuen, 1852ko abenduaren 16an. Bere seme Victor Ozcariz y Lasaga abokatu, irakasle eta kazetaria, Institutu hone- tan ere Latin, Erretorika eta Poetika katedran aritu zen hirurogeiko hamarkadan, eta gainera Aragoiko Akademia Juridiko-Praktikoko irakasle izan zen.
Esteban Ozcarizek profesional gisa egindako ekarpen zientifikoari dagokionez, Reflexiones sobre las leyes vigentes de Señoríos y su aplicación a las pechas de la Provincia de Navarra obra azpimarra daiteke,1846an Iruñean argitaratu zuena. «Arretaz eta gaitasunez egindako azterketa historiko-juridikotzat» hartu zuten garai hartan (Azcona). 193 orrialdeko hitzaldia da, eta juristak prokomunaren interesak defendatzen ditu, garai hartako gizar- tean gaiari buruz sortu diren auzi eztabaidagarriak argituz. Aipamen hori erabilgarria da herrientzat, Ozcarizek bidegabetzat jotzen dituen prestazio erreal eta pertsonalak jasotzen dituztenen aurkako borrokan argudio juridiko gisa. Saiakeran, orduan indarrean zegoen Nafarroako herrien zergei neurriz gain eragiten dieten jaurerriei buruzko legedia aldarrikatu aurreko eztabaiden inguruko aipamen historiko bat egiten du autoreak, eta, ondoren, gai horri buruz legelari eta politikari ospetsuek adierazitako iritzi eta teoriak azaltzen ditu. Azken irizpen batean, egileak azterketa historiko- praktiko bat egiten du, bere ustez antzina-antzinatik Nafarroako herri asko zapaltzen dituzten zergen izaera juridikoari buruz.
Irakaskuntzari dagokionez, 1850ean Extracto de la Geografía Astronómica para los alumnos del Instituto de Pamplona, dividido en lecciones argitaratu zuen. Bertan 34 lezio labur daude, Perez Goyenak abstraktutzat eta hamar urteko haurrentzako ez oso praktikotzat jo zituen eta beren gaitasunarekiko hizkuntza desegokia zutela iritzi zion.
Obrak
Reflexiones sobre las leyes vigentes de Señoríos y su aplicación a las pechas de la Provincia de Navarra, Iruñea: Teodoro de Ochoa Jaunaren inprimategia eta liburu denda, 1846.
Extracto de la Geografía Astronómica para los alumnos del Instituto de Pamplona, dividido en lecciones. Por el Catedrático de Geografía e Historia del mismo establecimiento el señor E.O. Iruñea: Teodoro de Ochoa Jaunaren inprimategia eta liburu denda, 1850.
Bibliografia
Lista de los individuos del Ilustre Colegio de Abogados de la M.H. Ciudad de Pamplona, Capital de la Provincia de Navarra, con expresión de la antigüedad de cada uno, casa de su habitación en Pamplona, pueblos de su residencia fuera, y empleos que ejercen en dicho Colegio en este corriente año de 1842, Iruñea: Francisco Erasun y Radaren inprimategia, 1842.
GARCÍA-SANZ MARCOTEGUI, A., «La exposición de los pecheros navarros a las Cortes (1844)», Príncipe de Viana, 192 (1991), 179-188. orr.
IBARRA, J., Biografía de los ilustres navarros del siglo XIX y parte del siglo XX. Tomo IV, Iruñea: Jesús Garcíaren inprimategia, 1953.
JUANTO JIMÉNEZ, C., «Diputaciones Provinciales versus Diputaciones Forales. Fora- lidad de la Diputación Provincial de Navarra», CHAMOCHO CANTUDO, A. (koord.), Modelos históricos de Diputaciones Provinciales, Jaén: Jaengo Diputazio Probin- tziala, 2013, 225-239. orr.
PÉREZ GOYENA, A., Ensayo de Bibliografía Navarra. Desde la creación de la Imprenta en Pamplona hasta el año 1910, VII. liburukia, Iruñea: Nafarroako Foru Diputazioa, Príncipe de Viana Erakundea, 1961.





