Karguak eta lanbideak
Humanista eta filologoa
Ibilbidea
Haren egiazko izena Elio Antonio Martínez de Cala y Jarana zen. Haren gurasoak familia judu konbertituetakoak ziren. Lehenengo ikasketak sorterrian egin zituen, iragan erromatarraren hondakin eta inskripzioez inguraturik. Salamancako Unibertsitatean ikasi ondoren, 1463an Boloniara (Italia) joan zen, beka batekin. Han iragan zituen hamar urteetan Humanismo italiarra bereganatu zuen eta Espainiako unibertsitateetara latina irakasteko metodo berriak eramateko gogoa piztu zitzaion.
Gaztelara itzuli zelarik, Sevillako artzapezpikuaren zerbitzura hasi zen lanean, eta haren babespean prestatu zen latinaren irakaskuntzan hasteko, haren garbitasuna berreskuratu nahian. 1475ean Salamancako Unibertsitatean hasi zen irakaskuntzan, hurrengo urtean lortuz Gramatikako Primako katedra. Irakaskuntzan erabiltzen zen latinaren garbitasuna berreskuratzeko kanpainaren baitan, 1481ean argitara eman zuen Introducciones latinae izeneko lana Humanismo espainiarraren historian mugarria izan zen.
1487 baino lehen ezkondu zen Isabel Montesinorekin eta sei seme-alaba izan zituzten. Urte horretan sartu zen Alcántarako ordenako maisuaren zerbitzura, eta haren babespean idatzi zituen bere lan filologiko ospetsuenetako batzuk. 1492an argitaratu zuen Gramática castellana lana, Europako jatorrizko hizkuntza baten lehenengoa. Hitzaurrean, gaztelania Espainiako hizkuntza bilakatzeko ideia sustatu zuen. Horretarako hizkuntza estandarizatu eta nazioa zabaltzeko eta uniformatzeko tresna gisa erabili behar zela defendatu zuen. Bere helburuen artean aipatzen zuen, modu zehatzean, gaztelania, besteak beste, «bizkaitar eta nafarrengana» eramatea, alegia, penintsulako euskaldunengana. Haren Gramatikaren ondoren etorriko ziren, zenbait urtetara, Diccionario latino-español eta Vocabulario español-latino.
1500ean, Cisneros kardinalak deituta, Biblia Poliglotaren edizioan hasi zen lanean, baina hiru urte han eman ondoren proiektua utzi zuen, Vulgataren testuaren berrikuspen gramatikalaren ukapenaren ondoren. 1509an, Fernando Katolikoak kronista ofiziala izendatu zuen eta Erretorikaren katedra lortu zuen Salamancan. Nafarroaren konkistari De bello navariensi izenez 1512an eskainitako monografian, latinez eman zuen Correak egin eta handik urtebetera inprimatu zen lana. Nebrijak aurre-kapitulu bat sartu zuen, Nafarroaren geografia eta historiari buruzkoa, konkista erakutsiz berez Gaztelarena zen lurralde baten berreskurapen gisa.
Nebrijaren figurak etsaitasun handiak pizten zituen Salamancako Unibertsitatean, eta haien ondorioz, 1513an ezin izan zuen lortu Gramatikaren katedra. Suminduta eta zapuztuta, irakaskuntza behin betiko utzi zuen eta Sevillara joan zen. 1517an Cisneros kardinalak Erretorikaren katedra eman zion Alcalá de Henaresko Unibertsitate berrian. Hiri hartan hil zen 1522ko uztailean.
Filologia klasikoa irauli zuen, eta gaztelaniaren oinarriak finkatu zituen. Eragin handia izan zuen mundu unibertsitarioan, eta Humanismo espainiarraren egile nagusia bihurtu zen. Hala ere, filologo gisa lortu zuen ospeagatik itzalita geratu ziren zientziaren beste arlo batzuetan, batez ere historian, medikuntzan edo pedagogian, egin zituen ekarpenak.
Obrak
Introductiones latinae, Salamanca, 1481. Berrarg. Salamanca: Universidad de Salamanca, 1981.
Repetitio secunda, de corruptis Hispanorum ignorantia quarundam litterarum vocibus, Salamanca, 1486.
Introducciones latinas, contrapuesto el romance al latín, Salamanca, ca. 1488. Berrarg. Münster: Nodus Publikationem, 1996.
Gramática de la lengua castellana, Salamanca, 1492. Berrarg. Madrid: Centro de Estudios Ramón Areces, 1989, eta Madrid: Instituto de Cooperación Iberoamericana eta Unesco, 1992.
Lexicon hoc est Dictionarium ex sermone latino in hispaniensem o Diccionario latino-español, Salamanca, 1492. Berrarg. Barcelona: Puvill, 1979.
Dictionarium hispanum latinum o Vocabulario español-latino, Salamanca, ca. 1495. Madrid: Real Academia Española, 1951.
Elegancias romanzadas, Burgos, ¿1495?
In cosmographia libri introductionum, Salamanca, 1498.
Muestra de la historia de las Antigüedades de España, Burgos, ca. 1499. Berrarg. London: Oxford University Press, 1926, 203.-228. or.
De vi ac potestate litterarum, Salamanca, 1503. Berrarg. Madrid: SGEL, 1987.
Iuris civilis lexicon, Salamanca, 1506. Berrarg. Madrid: Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 1944.
Commentum ad In Ianum, Salamanca, 1992.
Repetitio tertia: De peregrinum dictionum accentu, Salamanca, 1506.
Repetitio quarta: De litteris hebraicis, Salamanca, 1507.
De liberis educandis, ca. 1509. Berrarg. Revista de Archivos, Bilbiotecas y Museos, 7 (1903), 56. orritik aurrera.
Repetitio sexta. De mensuris, Salamanca, 1510. Berrarg. Salamanca: Universidad, 1981.
Repetitio septima. De ponderibus, Salamanca, 1511.
De bello navariense, 1512.
Reglas de Ortographía en la lengua castellana, Alcalá de Henares, 1517. Berrarg. Bogotá: Instituto Caro y Cuervo, 1977.
Tabla de la diversidad de los días y horas y partes de hora en las ciudades villas, y lugares de España y otros de Europa que les corresponden por sus paralelos, Alcalá de Henares, ca. 1517. Berrarg. Madrid: Universidad Antonio de Nebrija, 2001.
De numeris, Alcalá de Henares, 1521.
Rerum a Fernando et Elisabe Hispaniarum felicissimis Regibus gestarum Decades duae, Granada, 1545.
De bello granatensi, Granada, 1545. Berrarg. Madrid: UNED, 1990.
Bibliografia
Esparza Torres, M. N., eta Niederehe, H., Bibliografía nebrisense, Amsterdam-Philadelphia: John Benjamins Publishing Company, 1999.
Gil Fernández, J., «Perfil humano de Antonio de Nebrija», in Humanismo y Cister. Actas de I Congreso Nacional sobre Humanistas españolas, León: Universidad de León, 1996, 137.-151. or.
Quilis Morales, A., Antonio de Nebrija y su Gramática, Paris: Unesco, 1993.
— «Elio Antonio de Cala y Jarana», in Diccionario Biográfico Español, Madrid: Real Academia de la Historia. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/6934/elio-antonio-de-cala-y-jarana (2018ko irailaren 11n egindako kontsulta).
Rico Manrique, F., Nebrija frente a los bárbaros, Salamanca: Universidad, 1978.
Aipamen bibliografikoa
Monteano Sorbet, P. J., “Nebrija, Elio Antonio”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 626-628.





