Karguak eta lanbideak
Historialaria
Ibilbidea
Donostia 1630ean birrindu zuen sutearen kontakizun baten egilea da. Suteak sei egun iraun zuen, 120 etxe erre zituen, eta beste 20 eraitsi zituen. Francisco Elias Tejadak Filipe IV.aren agintaldiko historiografia gipuzkoar «ezin eskasagoaren» testuinguruan kokatu zuen.
Obrak
Relación del grande incendio que se produjo en la ciudad de San Sebastián de Guipúzcoa, año 1630, Burgos: Pedro de Udabe, 1630.
Bibliografia
Elías de Tejada, F., eta Percopo, G., La Provincia de Guipúzcoa, Madrid: Minotauro, 1965, 107. eta 131. or.
Aipamen bibliografikoa
Achón Insausti, J. A., “Meira, Juan”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 464-465.





