Karguak eta lanbideak
Kazetaria, editorea eta literatoa
Ibilbidea
Gasteizko Aiztogile kaleko 63. zenbakian jaio zen, 1820ko apirilaren 21ean, bere gurasoek, Agapito Mantelik eta Martina de Gorostizak, zuten inprimategiaren eraikinean. Bertan jaso zituen giro ilustratuaren lehen zipriztinak, nagusi baitzen Mantelitarren moldiztegiaren baitan. Bertan elkartu ohi ziren adiskide iritzi-emaile zenbait, honetaz eta hartaz solastu ondoan, Gasteiz inguruan paseatzera atera ohi ziren. Angel Martinez Salazar kronistaren arabera, «maizenik Ramon Arrese, Obdulio Perea, Fermin Herran eta Becerro de Bengoa egon ohi ziren». Zenbaitetan, Francisco Juan de Ayala ere elkartzen zitzaien, eta, hirian zegoenean, baita Miguel Rodriguez Ferrer eta bertako letren beteranoren bat ere, Francisco Fernandez de Navarrete, esaterako.
Sotero Manteliren lehendabiziko saiakera lanak bertako egunkari eta aldizkarietan argitaratu ziren: El Mosaico, El Lirio, El Ateneo edo Revista Bascongada. Euskal elizbarrutiaren sorkuntzaz idatzitako lana izan zen fami- liaren moldiztegian inprimatu zuen lehen lan garrantzitsua. Soterok etxeko moldiztegian jasotako heziketa liburuzalearen eraginez, idaztera bultzatzeaz gain, bertako idazleen obra ugari inprimatzeko giro aproposa sortzen lagundu zion. Hori izan zen «Centro Literario Vascongado» delakoaren hasiera, Euskal Herriari buruzko lanak inprimatzen zituen editoriala. Ez zituen soilik Manteliren tertulietan parte hartzen zutenen lanak argitaratzen; garaiko beste autore batzuen lanak, hainbat eskuizkribu, eta lan agortu edota lortzen zailak zirenak ere argitaratu zituen.
Berak idatzitako La Dama de Amboto kondaira izan zen «Centro Literario Vascongadok» liburu bezala editatu zuen lehen lana. Bertan kontatzen denez, Anboto inguruko herritarrek bertako kobazuloan Urraca anderea agertzen zela uste zuten, Gaztelako Alfontso VI.aren alaba, Aramaioko bailara arabarrean ibili omen zena. Fermin Herran adiskideak Sotero hil eta berehala idatzi zuen nekrologikoan aipatu zuenez, «kazetari bezala, folletoia bere alde izan zuen; literato bezala, iaioa zen kondairan». 1864ko irailaren 23ko data duen dokumentu bitxi batean, Ramon Ortiz de Zaratek, Arabako ahaldun nagusiak, Sotero Manteliren proposamena eskertu eta babestu zuen, hots, Arabako tradizioaren kondaira ahalik eta gehien bildu eta bilduma bakarrean aurkeztea: «Sotero Manteli jaun ilustratu literatoak Kondairen Bilduma bat idatzi eta argitaratzea proposatu du, Arabako gure probintzia honetako herri guztietako tradizio herrikoi guztiak jasota».
Tailer tipografikoak, liburutegia eta bere gela bera Postas kaleko 5. zenbakira aldatu zituen. Hiriaren erdigunean kokaturik, tertulia giroa areagotu egin zen, beste kide asko batu baitziren, batez ere literaturan hastekoak ziren gazte ugari. Heraldo Alavés egunkariko eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko zuzendari Gregorio de Altubek jaso zuenez, XX. mendearen erdian Mantelitarren moldiztegia «gure epidemia erromantikoaren lazaretoa» zen. Guztientzako zoritxarrez, gutxi iraun zuten kulturari gorazarre egiteko literatura erabiltzen ziren egunak Hirugarren Karlistaldia iritsi zenean (1872-1876).
1872an Soterok Aránzazu argitaratu zuen, bere lan ezagunenetakoa. Bertan, santutegiaren egoera negargarriarengatik kexu ageri zen. Gogoan izan, Arantzazuko Santutegia bi aldiz erre zela (1553an eta 1622an), baina 1834an, liberalek berriro su eman ziotela eta makaltzen joan zela XIX. mende bukaeran konpondu zen arte, eta XX. mendean berreraiketa ikusgarria jasan zuela. Soteroren lanean, literaturako beste pertsonaia esanguratsu batek idatzi zuen atarikoa, Ricardo Becerro de Bengoak hain zuzen ere. Handik urte gutxira, bere El Libro de Álava Mantelirenean inprimatu zuen.
Sotero hil zen urtean, 1885ean, Euskal-Erria aldizkariak bere bi narrazio argitaratu zituen: «Echendea» eta «El abuelo y el nieto». Euskal Foruekiko malenkoniari buruzkoak dira biak, Hirugarren Karlistaldiaren ondoren, 1876. urtean, bertan behera geratu zirelako. Ildo beretik, 1890ean La Ilustración de Álavak «José-Chiqui, un cuento guipuzcoano a la media noche» izenburua duen ipuina argitaratu zion, burdinola zahar baten deskribapena eta gaua beldurrezko istorioak kontatzen ematen zuten irule batzuen gorabeherak biltzen dituena.
Obrak
Relación de las funciones con que las tres provincias Vascongadas celebraron la erección de su diócesis y el recibimiento de su primer obispo en los días 23, 28 y 29 de abril de 1862, Gasteiz: Manteliren semeen moldiztegia, 1862.
Reseña histórica del antiguo Obispado alavense y de las diligencias practicadas para su restauración o formación de la nueva sede vascongada, Eustaquio Fernández de Navarrete, Gasteiz: Manteliren semeen moldiztegia, 1863.
La dama de Amboto: leyenda escrita sobre tradiciones vascongadas, Gasteiz: Centro Literario Vascongado, 1869.
«Recuerdos», El Ateneo. Órgano del Ateneo Científico, Literario y Artístico de Vitoria, 1. libk., 1. zk. (1870eko apirilak 19), 6-8. orr.; 1. libk., 2. zk. (1870eko apirilak 30), 14-16. orr.; 1. libk., 3 (1870ko maiatzak 15), 21-23. orr.; 1. libk., 4. zk. (1870ko maiatza), 29-31. orr.
«Bibliografía vascongada. Historia general de Guipúzcoa, por Don Nicolás de Soraluce y Subizarreta», El Ateneo. Órgano del Ateneo Científico, Literario y Artístico de Vitoria, 1. libk., 5. zk. (1870ko ekainak 15), 39. orr.
«Recuerdos a Obdulio de Perea», El Ateneo. Órgano del Ateneo Científico, Literario y Artístico de Vitoria, 1. libk, 18. zk. (1870eko abenduak 15), 139-140. orr.
«Recuerdos: el favor del diablo», El Ateneo. Órgano del Ateneo Científico, Literario y Artístico de Vitoria, 1. libk., 20. zk. (1871ko urtarrilak 31), 157-158. orr.
«Una Rosa de Bengala», El Ateneo. Órgano del Ateneo Científico, Literario y Artístico de Vitoria, 1. libk., 31. zk. (1871ko uztailak 15), 244-246. orr.
«Recuerdos: excursión a Cuartango», El Ateneo. Órgano del Ateneo Científico, Literario y Artístico de Vitoria, 1. libk., 35. zk (1871ko irailak 15), 275-278. orr.
«Ya pareció aquello», El Ateneo. Órgano del Ateneo Científico, Literario y Artístico de Vitoria, 1. libk, 36. zk. (1871ko irailak 30), 287. orr.
Aránzazu: leyenda escrita sobre tradiciones vascongadas. Con un preliminar de Ricardo Becerro de Bengoa, Gasteiz: Centro Literario Vascongado, Manteliren semeen moldiztegia, 1872.
«Plegaria», El Ateneo. Órgano del Ateneo Científico, Literario y Artístico de Vitoria, 2. libk., 24. zk. (1873ko ekainak 30), 383. orr.
«Discurso leído en la Academia Cervántica Española, el día 23 de abril de 1875», El Ateneo. Órgano del Ateneo Científico, Literario y Artístico de Vitoria, 4. libk, 12-13. zk. (1876ko maiatza-ekaina), 241-247. orr.
«Echendea», Euskal-Erria: revista bascongada, 13 (1885ko 2. astea), 311-312. orr.
«El abuelo y el nieto», Euskal-Erria: revista bascongada, 13 (1885ko 2. astea), 402-404. orr.
«Jose-Chiki: un cuento guipuzcoano a la media noche», La Ilustración de Álava, 10. libk, 15. zk (1890ko maiatzak 30), 6-8. orr.
«Jose-Chiki: un cuento guipuzcoano a la media noche», Euskal-Erria: revista bascongada, 53 (1905ko 2. astea), 500-506. orr.
«El favor del diablo: recuerdos», Euskal-Erria: revista bascongada, 54 (1906ko 1. astea), 45-48. orr.
«Echendea», Euskal-Erria: revista bascongada, 54. libk. (1906ko 1. astea), 429-430. orr.
«Guerra de las Comunidades en Álava», Euskal-Erria: revista bascongada, 56 (1907ko 1. astea), 529-539. orr.
«La leyenda del valle de Aramayona», Vida Vasca, 14 (1937), 23-25. orr.
Aránzazu, Serie Recuerdos, leyendas y tradiciones del País Vasco, Etxebarri: Euskal Liburuaren Adiskideak, 1983.
La dama de Amboto, Donostia: Roger, 2000.
La leyenda de Aránzazu. Donostia: Roger, 2000.
Aránzazu: leyenda escrita sobre tradiciones vascongadas. Con un preliminar de Ricardo Becerro de Bengoa, Valladolid: Maxtor, 2006 (arg. faks.).
Bibliografia
DEL VAL, V., «Callejero vitoriano. Los Manteli», Boletín de información municipal = Udal informazioaren aldizkaria, 73 (1990ko uztaila-iraila), 41. orr.
HERRÁN, F., «Apuntes necrológicos», Euskal-Erria: revista bascongada, 13 (1885ko 2. as- tea), 25-27. orr.
MARTÍNEZ SALAZAR, A., «El papel de la memoria. Sotero Manteli Gorostiza: Un Román- tico impresor que cultivó la leyenda y el folletín», Gaceta Municipal de Vitoria-Gasteiz, 85 (1997ko martxoak 22), 13. orr.
ORTÍZ DE ZARATE, R., El ilustrado literato Sr. D. Sotero Manteli,…, Monografías, Bi- blioteca del Seminario Gasteiz, 1864ko irailak 22. Online: http://www.liburuklik.euskadi.eus/handle/10771/27242.





