Karguak eta lanbideak
Jurista, filosofoa, politikoa eta historialaria
Ibilbidea
Biarnoko jaurerrian sortu zen eta Roquebonne, Sendos eta Maucorreko jauna izan zen. Legeetan lizentziatua eta Baionako Parlamentuko abokatua izan zen. Garrantzi handia izan zuen Nafarroa Behereko arlo juridiko eta politikoan, izan ere, Nafarroako (Nafarroa Beherea) Errege Kontseilu eta Kantzelaritzako kantzelariordea izan zen, xvi. mendearen amaieran behinik behin. Erlijioari zegokionez, uste osoko kalbinista higanota izan zen, eta horrek kritika latzak ekarri zizkion hainbat elizgizon katolikorengandik. Duperron kardinalak, esaterako, L’Hostal eroturik zegoela esan zuen.
Hainbat liburu filosofiko eta politiko egin zituen, haien artean aipagarrietako bat Le soldat français izenekoa. Lan hori idatzi zuelarik Pierre de l’Hostalek Henrike IV Frantziakoa eta III.a Nafarroakoa Espainiaren aurkako gerra egitera bultzatu nahi izan zuen, Gaztelako monarkek Nafarroari itzuli behar baitzioten erresumako «berezko» dinastia «zilegia», une hartan Borboi-Albret dinastiak ordezkatzen zuena. 1610ean argitaratu zen haren La Navarre en deuil lana, urte hartan asasinatu zuten Henrike Frantziako eta Nafarroakoari omenaldia eskainiz.
Obrak
Discours philosophiques de Pierre de Lostal, sieur d’Estrem. Esquels est amplement traitté de l’essence de l’ame, & de la vertu morale. Au Roy de Navarre, Paris: Jean Borel, 1579.
Le soldat français, 1604, 1606.
L’avant – victorieux, Orthez: Abraham Royer, 1610.
La Navarre en deuil, Orthez: Abraham Royer, 1610.
Bibliografia
Bibliothèque Nationale de France, Pierre de l’Hostal, http://data.bnf.fr/12061456/pierre_de_lostal/ (2018ko irailaren 28an egindako kontsulta).
Weiss, «Pierre de L’Hostal. Société de Gens de Lettres et de Savants», in Biographie universelle, ancienne et moderne, Paris: L. G. Michaud, 1815, 20. libk., 587.-588. or.
Aipamen bibliografikoa
Adot Lerga, A., “L´Hostal, Pierre”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, p. 621.





