Karguak eta lanbideak
Historialaria eta abokatua
Ibilbidea
Paul Labrouche Baionan sortu zen, 1858an, Baionako antzinako familia batean, eta hiri hartan berean hil zen, 1921ean. Saint-Louis Gonzague ikastetxean ikasi zuen, eta ondoren Parisen, jesuiten eskutik. Zuzenbidean lizentziatu zen. Abokatuen kidegoan izena eman bazuen ere, ez zuen auzi askotan parte hartu. Oso gaztetik mendizale porrokatua izan zen, eta Klub Alpinoko kide kementsua ere izan zen, baina hemen ez ditugu aipatuko jarduera horri buruz idatzi zituen artikuluak. Zuzenbidean lizentziatu ondoren, historia interesatu zitzaion, eta École Nationale des Chartes ospetsuan hasteko prestatu zen, eta 1882an sartzea lortu zuen. Tesi bat idatzi zuen, argitaratu ez zena, 1887ko promoziokoa, Nafarroa Behereari buruzkoa, eta artxibozain-paleografo titulua eskuratu zuen. Bere tesia prestatu aurretik, paper garrantzitsua jokatu zuen bi aldizkariren sorreran, 1883an: Revue des Basses-Pyrénées et des Landes, batez ere literaturaren ingurukoa, eta Revue de Béarn, gehiago historiara bideratua.
Bere lanbide-jarduerengatik, eta bere izendapenengatik, haren lanaren zati handi batek ez du Euskal Herria ukitzen. Pirinio Garaietako artxibozain izendatu zutenean, Tarbesen, inbentario-lan handia egin zuen. Baionara erretiratu ondoren, jadanik urteetan aitzina zihoala, lanean hasi zen Euskal Herriari buruzko dokumentazioan, bereziki Arnaud Oihenarten paperen gainean, horien eskuratzeko aukera izan baitzuen, Brancion familiako haren ondorengo baten eskutik.
Haren tesia argitaratu ez bazen ere, haren ikerketaren edukia ezagutzen dugu tesiaren proiektuagatik. Plan antzeko bat izaten zen, doktoregaiak oso garatuta aurkeztu behar zuena, defendatu baino lehen. École des Chartes delakoak urtero argitaratzen zituen promozio bakoitzeko ikasleen tesien proiektuak. Paul Labroucheren tesiaren izenburua honako hau zen: Etats souverains de Basse-Navarre. XVIe siècle. Egilea abokatua dela esaten da. Hitzaurrean, Labrouchek 1620ko batasunaren ediktua azpimarratzen zuen, haren iritziz data hark bitan zaitu baitzuen Nafarroa Behereko Estatuen historia, eta bere lanean ez zen data hartatik harago joan. XVII. mendean kantzilertza ezabatu zen eta gaskoia kendu zen Nafarroa Behereko egintzetatik. Egileak dio Oihenarten funtsak eta Paueko artxiboak erabili zituela. Nafarroa Beherearen antolaketa deskribatzen du, «herrialde» (ibar) ezagunetan banatua, baina banaketa hori federazio erara aurkezten du, administrazio-arlokoa bakarrik, eta ez dator guztiz bat banaketa judizialekin. Herrialdeak honako hauek ziren: Donamartiri, Baigorri, Garazi, Irisarri, Iholdi, Armendaritz, Mixe/Amikuze, Ortzaize, Oztibarre; bortz hiriak: Garrüze, Bastida, Larzabale, Donibane Garazi, Donapaleu; eta Akizeko herrialdeko hiru mandak (mandes): Ahetze, Barhoue, Outre-Bidouze. Egileak ezbaian jartzen du Nafarroako hasierako estatuak 1202an, 1277an, 1255ean eta 1385an eta Nafarroa Beherean 1523an Donapaleun sortu izanari buruzko hipotesiak. Labrouchek enpatia erakusten du darabilen gaiarekiko, eta Nafarroa Behereko Estatuen «eraketa perfektua» dela esaten du, eta haien egitura azaltzen du. Hiru erakunde ziren, kleroa (Amikuzeko apezpikuak parte hartzen zuen), noblezia, nobleekiko zerga-zortasunik gabeko lurralde ez-feudal batean, Labroucheren arabera, eta hirugarren estatua, hiri eta herrialde bakoitzeko ordezkaritza zuena, bakoitzetik bi prokuradore joaten zirela.
Batzarrak bi edo hiru urtez behin egiten ziren, eta ondoren urtero; maiatzean eta irailean egiten ziren, batzuetan Cap de la Caussade izeneko leku batean. Estatu horiek nola eratzen ziren deskribatzen du Labrouchek (deialdiak, presidentetza, kontseilua, sindikoa, sarrerak, ordezkariak, ordainsariak). Haien egintzen artean aipatzen dira eskaerak eta errietak, interlokuzioak (hau da, estatuburuaren erantzunak), haiek argitara ematea, betearaztea eta gordetzea. Atal oso bat eskaintzen die Estatuen eskumenei, besteak beste aztertuz nekazaritza, merkataritza, kultuak, finantzak, gerra, polizia eta herri-lanak. Aipagarria da «Polizia» artikuluan aztertzen dituen hiru puntuak agotak, ijitoak eta sorginak izatea. Gainera, tesiaren eranskinak, hain zuzen ere, agotei eta sorginei eskaintzen dizkie.
Manex Goienetxek adierazten du Paul Labroucheren kasuan ikusten ahal dugula ekoizpen historiografikora iristen ari direla oinarrizko prestakuntza handia duten profesionalak. Labrouchek erakusten du zientzian oinarritutako erudizio historiografikoak duen interesa, non historiak erudizioaren laguntza eskatzen duen, eta non jatorrizko dokumentuak sinesgarritasun erabatekoaz bermatzen dituen lehendik ezagunak ziren edo susmatzen ziren egintzak. Beste hitz batzuekin esanda, ezin da Labrouche sailkatu historia zaletasun gisa bizitzen dutenen artean, esaterako, halakoak izaten baitziren garai hartako zenbait lurjabe eta handiki.
Haren lanbide-posizioagatik, sentiberatasun handiz ikusten zuen artxiboen egoera, bai berak zaintzen zuen artxiboaren egoera, bai inguruko hirietako artxiboen egoera ere. Adierazten zuen artxibo horiek funtsezkoak zirela herrialde baten iragana ezagutzeko, eta haren etorkizuna oinarritzeko ere bai. Alde horretatik, salatu eta ohartarazi zuen artxiboen kontserbazioaren egoera materiala oso txarra zela. Orduan izandako hainbat sutek arrazoia ematen zioten. 1909ko artikulu batean, balorazio bat egin zuen, Baionako Udalean, 1889an, Euskal Herriko artxiboak suntsitu zituen suteari buruz. Sutea ez zen erabateko ustekabea izan, eta Labrouchek doinu gogorrean egotzi zien zabarkeria funtzionarioei eta zinegotziei. Artxiboak, azkenik, udaletxera eraman ziren, eta Dulaurensek, beste profesional burutsu batek, haien sailkapen egokia egin zuen, batzuetan presaka egin ere, Ministerioko agintariek ezarritako plana bete behar baitzen. Antzinako artxiboetan zeuden 1.971 paper-sortetatik, 318 suak hondatu zituen. Artxibo modernoetako hamarka objektu ere erre ziren, eta orobat, leku hartan berean gordeta zeuden Saint-Espriteko artxiboen zati bat. Liburutegian zeuden 19.000 liburuetatik, 14.000tik goiti hondatu ziren. Historia naturaleko museoaren animalia eta bilduma asko ere erre ziren, tartean ehunka hegazti, ugaztun, 3.000 intsektu, etab.; Labrouchek azaldu zuen drama bera gertatu zela Tarbes, Foix, Paue eta Perpinya hirietan, eta hura gehiegi zela Pirinioko espazio mugatuan, eta Estatuari egotzi zion arretaz ez zaintzea artxiboak, eta nolabait, hartan ikusten zuen dokumentuak desagerrarazteko eginahala, batez ere Frantziako Iraultzari eta Aro Modernoari zegozkionak. Kritika, zalantzarik gabe, bere testuinguru politikoan ulertu behar da. Labrouche kexu zen: «Baionak asmatu du (!) artxiboak bere antzokiaren gainean kokatuta: naturala denez, egun batean suak hartu ditu eta hiriaren XIX. mendeko historia osoa deuseztatuta geratu da».
Euskara ez zen guztiz ezezaguna Labroucherentzat, arlo horri berandu heldu bazion ere. Lapurdiko aktetan euskarak zuen erabilerari buruz 1912an idatzi zuen artikuluan, Paul Labrouchek soziolinguistika egin zuen, bere garaiari aurrea hartuta. Oinarritzat hartzen du Saint-Marie etxeari buruzko dokumentu bat. Baionaren inguruan zen etxea, Errobi errekaren gaineko Proudines zubitik hurbil. Gogora ekartzen du han 1343an izandako gertakari ospetsu bat. Haren arabera, Lapurdiko hiru gizon zubipeko zutoinetan lotu zituzten eta itota hil ziren marea igo zenean, haiek segurtatzen zutelarik marea ez zela hainbeste sartzen Lapurdin. Historia ia mitologikoa edo etiologikoa da mugaren nozioari dagokionez. Saint-Marieren etxeko artxiboek modu arruntagoan eskaintzen dute 1591ko edo 1581eko dokumentu seguru bat, non jasotzen den: «Frantsesez eta euskaraz azaldu Batzarrak bi edo hiru urtez behin egiten ziren, eta ondoren urtero; maiatzean eta irailean egiten ziren, batzuetan Cap de la Caussade izeneko leku batean. Estatu horiek nola eratzen ziren deskribatzen du Labrouchek (deialdiak, presidentetza, kontseilua, sindikoa, sarrerak, ordezkariak, ordainsariak). Haien egintzen artean aipatzen dira eskaerak eta errietak, interlokuzioak (hau da, estatuburuaren erantzunak), haiek argitara ematea, betearaztea eta gordetzea. Atal oso bat eskaintzen die Estatuen eskumenei, besteak beste aztertuz nekazaritza, merkataritza, kultuak, finantzak, gerra, polizia eta herri-lanak. Aipagarria da «Polizia» artikuluan aztertzen dituen hiru puntuak agotak, ijitoak eta sorginak izatea. Gainera, tesiaren eranskinak, hain zuzen ere, agotei eta sorginei eskaintzen dizkie.
Manex Goienetxek adierazten du Paul Labroucheren kasuan ikusten ahal dugula ekoizpen historiografikora iristen ari direla oinarrizko prestakuntza handia duten profesionalak. Labrouchek erakusten du zientzian oinarritutako erudizio historiografikoak duen interesa, non historiak erudizioaren laguntza eskatzen duen, eta non jatorrizko dokumentuak sinesgarritasun erabatekoaz bermatzen dituen lehendik ezagunak ziren edo susmatzen ziren egintzak. Beste hitz batzuekin esanda, ezin da Labrouche sailkatu historia zaletasun gisa bizitzen dutenen artean, esaterako, halakoak izaten baitziren garai hartako zenbait lurjabe eta handiki.
Haren lanbide-posizioagatik, sentiberatasun handiz ikusten zuen artxiboen egoera, bai berak zaintzen zuen artxiboaren egoera, bai inguruko hirietako artxiboen egoera ere. Adierazten zuen artxibo horiek funtsezkoak zirela herrialde baten iragana ezagutzeko, eta haren etorkizuna oinarritzeko ere bai. Alde horretatik, salatu eta ohartarazi zuen artxiboen kontserbazioaren egoera materiala oso txarra zela. Orduan izandako hainbat sutek arrazoia ematen zioten. 1909ko artikulu batean, balorazio bat egin zuen, Baionako Udalean, 1889an, Euskal Herriko artxiboak suntsitu zituen suteari buruz. Sutea ez zen erabateko ustekabea izan, eta Labrouchek doinu gogorrean egotzi zien zabarkeria funtzionarioei eta zinegotziei. Artxiboak, azkenik, udaletxera eraman ziren, eta Dulaurensek, beste profesional burutsu batek, haien sailkapen egokia egin zuen, batzuetan presaka egin ere, Ministerioko agintariek ezarritako plana bete behar baitzen. Antzinako artxiboetan zeuden 1.971 paper-sortetatik, 318 suak hondatu zituen. Artxibo modernoetako hamarka objektu ere erre ziren, eta orobat, leku hartan berean gordeta zeuden Saint-Espriteko artxiboen zati bat. Liburutegian zeuden 19.000 liburuetatik, 14.000tik goiti hondatu ziren. Historia naturaleko museoaren animalia eta bilduma asko ere erre ziren, tartean ehunka hegazti, ugaztun, 3.000 intsektu, etab.; Labrouchek azaldu zuen drama bera gertatu zela Tarbes, Foix, Paue eta Perpinya hirietan, eta hura gehiegi zela Pirinioko espazio mugatuan, eta Estatuari egotzi zion arretaz ez zaintzea artxiboak, eta nolabait, hartan ikusten zuen dokumentuak desagerrarazteko eginahala, batez ere Frantziako Iraultzari eta Aro Modernoari zegozkionak. Kritika, zalantzarik gabe, bere testuinguru politikoan ulertu behar da. Labrouche kexu zen: «Baionak asmatu du (!) artxiboak bere antzokiaren gainean kokatuta: naturala denez, egun batean suak hartu ditu eta hiriaren XIX. mendeko historia osoa deuseztatuta geratu da».
Euskara ez zen guztiz ezezaguna Labroucherentzat, arlo horri berandu heldu bazion ere. Lapurdiko aktetan euskarak zuen erabilerari buruz 1912an idatzi zuen artikuluan, Paul Labrouchek soziolinguistika egin zuen, bere garaiari aurrea hartuta. Oinarritzat hartzen du Saint-Marie etxeari buruzko dokumentu bat. Baionaren inguruan zen etxea, Errobi errekaren gaineko Proudines zubitik hurbil. Gogora ekartzen du han 1343an izandako gertakari ospetsu bat. Haren arabera, Lapurdiko hiru gizon zubipeko zutoinetan lotu zituzten eta itota hil ziren marea igo zenean, haiek segurtatzen zutelarik marea ez zela hainbeste sartzen Lapurdin. Historia ia mitologikoa edo etiologikoa da mugaren nozioari dagokionez. Saint-Marieren etxeko artxiboek modu arruntagoan eskaintzen dute 1591ko edo 1581eko dokumentu seguru bat, non jasotzen den: «Frantsesez eta euskaraz azaldu zitzaiela». Ondorioz, akta agente judizial batek sinatu zuen. Baionatik etorri zen agentea, antzinako tillole delako txalupa batean. Txalupa gidatzen zuen marinela izan zen lekuko. Akta frantsesez eta euskaraz irakurri beharrari buruzko zehaztasun soziolinguistiko bera ageri da 1720ko beste dokumentu batean. Labrouchek horretan ikusten du, arrazoiz ikusi ere, euskara herritar anitzen eguneroko hizkuntza zela, Baionako ateetan ere. Espediente horri erantsi behar zaio hizkuntzen arteko kontaktuak hirietan edo aldirietan izaten dituen alderdi gatazkatsuen gaia, eta diglosia nozioaren hasierako ideia bat ematen du.
Obrak
Inventaire sommaire des archives départementales antérieures à 1790, rédigé par Charles Durier et Paul Labrouche,… Hautes-Pyrénées. Archives ecclésiastiques. Séries G et H, Tarbes: Larrieu inp., 1892.
Inventaire sommaire des archives départementales antérieures à 1790, rédigé par Charles Durier, Paul Labrouche et Maurice Lanore,… Hautes-Pyrénées. Archives civiles. Série A (19 art.) et B (art. 1-426). T. I, Tarbes: Larrieu inp., 1904.
«La langue basque sous le ministre Waldeck-Rousseau», Le Courrier, Baiona, 1904ko ekainaren 6an.
«Archives d’Oihenart. Documents sur les Gramont d’Asté», Bulletin de la Société Académique des Hautes-Pyrénées, VI. libk. (1906-1909), 143-144. or.
Incendies d’archives pyrénéennes. Foix, Tarbes, Bayonne, Perpignan, Pau, Laburpenaren iturria Bulletin de la Société Académique des Hautes-Pyrénées, Tarbes: Croharé, 1909, 49 or.
«L’emploi du basque dans les actes labourdins», RIEV, VI (1912), 285-291. or.
Bibliografia
COUDEREC, C., «Paul Labrouche (1858-1921)», Bibliothèque de l’École des Chartes, 83 (1922), 459-461. or.
GOYHENETCHE, J., Les Basques et leur histoire. Mythes et réalités, Donostia-Baiona: Elkar, 1992.
ITURRIAK
ÉCOLE NATIONALE DES THÈSES: Positions des thèses soutenues par les élèves de la promotion de 1887 pour obtenir le diplôme d’archiviste-paléographe, Saint-Omer: Imp. du Mémorial Artésien, 1887, 134 or.





