Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE NAFARROAKO EGILEAK ETA OBRAK

IRURTZUN, Sebastian (Mañeru, Nafarroa, XVII. mendea -Nafarroa, XVII. mendea).

Karguak eta lanbideak

 Erregearen eskribaua

Ibilbidea

Sebastian Irurtzunen erreferentziak oso eskasak dira. Mañerun jaio zen, eta erregearen eskribaua izan zen. Haren lanik aipagarriena Reportorio de todas las Leyes promulgadas en el Reyno deNavarra: en las Cortes que se han celebrado después que los Síndicos del hizieronla Recopilación, hasta las de el año 1662 izenekoa da, Gorteek agindu eta Errege Kontseiluak babestu zuena, eta azkenik 1666an argitaratu zuena Gregorio Zabala errege-inprimatzaileak. Sindikoek egindako Recopilación lanaren jarraipen edo eranskina da, eta erresumako Gorteek 1612tik —urte horretara arte iristen da Sindikoen Recopilación lana— 1662ra emandako legeak jasotzen ditu. Denbora tarte horretan erresumaren batzar nagusietako hamaika bilera izan ziren: 1617 —Filipe III.ak deituta batzartutako azken Gorteak—, eta 1621, 1624, 1628, 1632, 1642, 1644, 1645, 1646, 1652 eta 1662koak, hauek Filipe IV.ak deitutakoak, eta batzar bakoitzeko lege-koadernoetan bildu zirenak. Lan horiek guztiak bildu zituen bere lanean Sebastian Irurtzunek. Lanaren osaera eta egiturari dagokienez, Sadak eta Murillok bere Recopilación egiteko erabili zuten ordenaren eta tituluen ereduari jarraitu zion, eta hari erantsi zion lanak jasotzen zituen gaien errepertorio alfabetikoa. Irurtzunek Gorteek emandako legeak besterik ez zuen jaso. Antonio Chavierrek laudatu egin zuen Irurtzunek lege bakoitza dagokion bilduman kokatzeko erakutsi zuen trebetasuna. Zuaznabarrek, berriz, Diputazioaren Aktetatik ondorioztatzen denez, ezinegona agertu zuen legeen bilduma eskribau batek egiten zuelako, eta gainera, estilo barroko eta handinahia leporatu zizkion, jurista eginkizunean sartutako eskribaua zela agerian uzten zutenak.

Hura inprimatzeko, Diputazioaren laguntza eskatu zuen Sebastian Irurtzunek, eta 800 erreal lortu zituen, «en consideración del gran trabajo que ha tenido en hacer del repertorio en forma de recopilación de las leyes de este reino desde la última recopilación». Gainera, lana Diputazioari eskaini zion egileak, eta erakunde horren laudorioa egin zuen, foruaren bermea zelako. Sindikoek lehen egin zuten Recopilación lanarekin gertatu zen bezala, Irurtzunek egindakoak ez zuen balioespen ofizialik lortu, izan ere, erresumaren onarpena izan bazuen ere, monarkak ez zion berrespenik eman.

Obrak

Reportorio de todas las Leyes promulgadas en el Reyno deNavarra: en las Cortes que se han celebrado después que los Síndicos del hizieronla Recopilación, hasta las de el año 1662. Compuesto por Sebastián de Yrurzun,Escrivano Real, vezino de la Uilla de Mañeru. Dedícale a la Ilustríssima Diputación del Invictíssimo Reyno de Navarra, Iruñea: Martín Gregorio de Zabala, 1666.

Bibliografia

Martínez Arce, M.ª D., Recopiladores del Derecho Navarro. Trayectorias personales y profesionales de los recopiladores de fueros y leyes de Navarra, Iruñea: Nafarroako Diputazioa, 1998.

Monreal Zia, G. eta Jimeno Aranguren, R., Textos histórico-jurídicos navarros. II. Historia moderna, Iruñea: Nafarroako Gobernua, 2011, 338., 392., 418.-423. or.

Pérez Goyena, A., Ensayo de Bibliografía Navarra desde la creación de la imprenta en Pamplona hasta el año 1910, Iruñea: Nafarroako Foru Diputazioa-CSIC, 1949, 2. libk.

Aipamen bibliografikoa

Lizarraga Rada, M., “Irurzun, Sebastian”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 553-554.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP