Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE NAFARROAKO EGILEAK ETA OBRAK

, Ignacio Fermin (Ignacio de Ibero) (Iruñea, ca. 1530 – Fitero, Nafarroa, 1612).

Karguak eta lanbideak

Monje zistertarra, Teologia Sakratuan katedraduna, Inkisizioaren Auzitegiko zentsorea eta historialaria.

Ibilbidea

Iruñekoa zen sortzez, eta 1570eko otsailaren 1ean monje zistertarra egin zen Nogalesko (Astorga, Leon) monasterioan. Teologian Doktoretza egin zuen Alcaláko Unibertsitatean, eta oposizioa lehiatuz lortu zuen zentro hartako Durando katedra, aldi berean zelarik Alcalá de Henaresko San Bernardo ikastetxeko lehen errektorea. Inkisizio Goren eta Orokorreko zentsorea ere izan zen. Inkisidore jeneral Bernardo Rojas Sandovalen aginduz, liburu debekatuen indizea egiten hasi zen. Ez zuen bukatu, eta bera hil ondoren Juan Pineda jesuitak eman zion jarraipena lanari. Galarazi behar izan zituen lanetako bat Lizarrako Frai Diegoren Enarrationes in evangelium secundum Lucam izenekoa izan zen.

1592ko urriaren 24an Fiteroko monasterio zistertarreko abade izendatu zuten, eta kargu hura hogei urtez bete zuen, hil zen arte. 1608tik aurrera eginkizun hori Espainiako bikariotza orokorrarekin batera bete zuen, bere esku zuela, karguari zegokionez, Espainiako erresumetan barna zeuden monasterio zistertar guztiak bisitatzea eta eraberritzea. Fiteroko abade karguari zegokionez, berriz, eserlekua izan zuen Nafarroako Gorteetan, eliza ordezkatuz. Gainera, 1593, 1600 eta 1608an batzartutako Gorteek erresumako Diputazioko kide izendatu zuten. Gorteen agindua betez, Miguel Murillo Ollakarizketarekin batera, Nafarroako kronika edo historia orokor bat egiten hasi zen, baina ez ziren iritsi lana burutzera. Ignacio Ibero Fiteron hil zen, 1612ko urriaren 1ean.

Fiteroko abadea zelarik inprimategi bat ezarri zuen monasterioan. Han publikatu zuen bere Exordium sacri Ordinis cisterciensis (1603) lana, non Zisterreko Ordenaren bilakaera historikoa jaso zuen. Ikerlana egiteko, Nogalesko monasteriotik dokumentazio ugari eta liburutegia bera ere, mailegutan, igorri zizkioten. Argitaratu gabe utzi zituen Exordium maius eta Relación histórica de la fundación y antigüedad de este real monasterio [de Fitero] lanak. Grandeza del Císter ere ez zuen publikatu, eta gaur galduta dago, garai batean Fiteroko monasterioko Liburutegian gordetzen bazen ere.

Obra.Exordia Sacri Ordinis Cisterciensis [Fitero]: ex Typographio eiusdem Regii Fiteriensis Coenobii, 1606.

Exordium minus (ita vocant) Ordinis Cisterciensis auctum et notis illustratum, Fitero,1610.

Relación histórica de la fundación y antigüedad de este Real Monasterio, 1610. Eskuizkribua. Archivo Historico Nacional de Madrid.

Exordia sacri ordinis cisterciensis […], Pamplonae: ex officina Nicolai De Assiayn typographi regni Navarrae, 1621.

Grandeza del Císter, s. l., d. g.Fiteroko monasterioaren Liburutegian zegoen eskuizkribua, gaur galdua.

Supra Praedicabilia Porphyrii, s. l., d. g.

Perihemenias et super lib. Physicorum et de Anima, s. l., d. g.

Obrak

Testua gaztelaniaz

Exordia Sacri Ordinis Cisterciensis [Fitero]: ex Typographio eiusdem Regii Fite- riensis Coenobii, 1606.

Exordium minus (ita vocant) Ordinis Cisterciensis auctum et notis illustratum, Fitero, 1610.

Relación histórica de la fundación y antigüedad de este Real Monasterio, 1610. Manuscri­to en el Archivo Histórico Nacional de Madrid.

Exordia sacri ordinis cisterciensis […], Pamplonae: ex officina Nicolai De Assiayn typo- graphi regni Navarrae, 1621.

Grandeza del Císter, s. l., s. f. Manuscrito que estaba en la Biblioteca del monasterio de Fitero, hoy desaparecido.

Supra Praedicabilia Porphyrii, s. l., s. f.

Perihemenias et super lib. Physicorum et de Anima, s. l., s. f.

Bibliografia

Fuentes, F., «Fray Ignacio de Ibero, abad de Fitero», in Príncipe de Viana, 5. libk., 19 zk. (1945), 283.-294. or.

Goñi Gaztambide, J., «Historia del Monasterio de Fitero», in Príncipe de Viana, 26. libk., 100.-101. zk. (1965), 295.-330. or.

— Historia de los Obispos de Pamplona. IV. Siglo xvi, Iruñea: EUNSA; Nafarroako Gobernua, 519.-521. or.

Pascual, F. R. de, «Ignacio Fermín de Ibero», in Diccionario Biográfico Español, Madrid: Real Academia de la Historia. Online edizioa: http://dbe.rah.es/biografias/33643/ignacio-fermin-de-ibero (2018ko urriaren 5ean egindako kontsulta).

Pérez Goyena, A., Ensayo de Bibliografía Navarra desde la creación de la imprenta en Pamplona hasta el año 1910, Iruñea: Nafarroako Foru Diputazioa-CSIC, 1949, 2. libk., 23.-27. eta 71.-72. or.

Aipamen bibliografikoa

Jimeno Aranguren, R., “Ibero, Ignacio Fermin”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 517-518.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP