Karguak eta lanbideak
Egile egiptoarra. Ibn Ḥabīb egile andalustarrarekin batera, musulmanak Penintsulara iritsi zireneko lehen kontakizunak eman zituen, bai eta Rodrigori nahiz Tole
Ibilbidea
Ibn ‘Abd al-Ḥakamek emaniko datuak bere aitarengandik datoz: ‘Abd Allāh b.‘ Abd al-Ḥakam (214an/829an hila). Makki adituaren arabera, aitak, ziurrenera, datuak Layṯ b. Sa’d egilearengandik jaso zituen. Frogatua dago egile horrek Al Andalusiri buruz emandako albisteen egiazkotasuna.
Hasierako konkistari buruzko kontakizunak, ziur aski, Ekialdetik zetozen. Haietan kontatzen da musulmanek, Toledora iritsi eta, han bertan, Salomonen Mahaia aurkitu zutela. Ṭāriq b.Ziyād (zenbaitetan, Ṭāriq b. ‘Amr esaten zaio) buruzagiak bizi izandako egoera jakin batzuk bat datoz «Gesta-kanta Erromanikoak» lanekin, bai egituraz bai formaz, betiere M. J. Rubieraren azterlanen arabera. Kontakizunetan esaten da Ṭāriqek mahaia aurkitu eta ika-mika izan zuela Mūsā b. Nuṣayr buruzagiarekin, gai horren beraren gainean. Mahaia Titoren harrapakinaren zati bat zen (K.o. 70), Amalariko I.aren (395-410) eskuetan zegoena, 410ean Erromari eraso egin zionez geroztik. Iturrien arabera, bisigodoen gorteko errege-altxorra izan zitekeen.
‘Ibn Abd al-Ḥakamen lanean ez da berariazko aipamenik Baskoniari buruz, baina jasoa dago al-Gāfiqī emirrak espedizioa egin zuela frankoen herrialdearen kontra, viii. mendeko hogeita hamarreko hamarkadaren hasieran. Testuak esaten du frankoak Espainiako mugarik urrunenetan bizi zirela, eta emirrak bazter haietan harrapakin nabarmenak eskuratu eta etsaiak menderatu zituela.
Obrak
Conquista de África del norte y de España, Vidal Beltrán, E. (sarrera, itzulpena, oharrak eta aurkibideak), Valencia: Anúbar, 1966. Berrarg. Valencia: Anúbar, 1974.
Futūḥ Ifrīqiya wa l-Andalus, ‘Abd Allāh Anis al-Tabba (argit. partziala), Beirut, 1964.
Ibn ‘Abd al-H’akam. Conquête de l’Afrique du Nord et de l’Espagne (Futûh’ Ifrîqiya wa’l-Andalus). Texte arabe et traduction française avec une introduction et des notes, par Albert Gateau…, Fotūh Miṣr wa-l-Maġrib wa-ah’bārohā (argit. eta itzulpen partzialak), Bibliothèque arabe-française. II, Argel: Carbonel, 1942.
Ibn ‘Abd al-Ḥakam,The History of the Conquest of Egipt, North Africa and Spain, known as Futūḥ Ifrīqiya of Ibn ‘Abd al-Ḥakam, Cutler Torrey, Ch. (arg.), Yale oriental Series Research, 3, New Haven, CT: Yale University Press, 1922.
Ibn ‘Abd El-Hakem, History of the conquest of Spain, Jones, J. H. (arg.), Gottinguen, 1858.
MUQTABIS II, Anales de los Emires de Córdoba Alhaquem I (180-206 H./796-822 J. C.) y Abderramán II (206-232/822-847), Historiaren Errege Akademiako eskuizkribu arabiar baten edizio faksimilea, Madrid: Real Academia de la Historia, 1999.
Bibliografia
Brunschvig, R., «Ibn ʿAbd al-Hakam et la conquête de l’Afrique du Nord par les Arabes. Étude critique», in Annales de l’Institut d’Études Orientales d’Alger, 6(1942-1947), 108.-155. or.; Al-Andalus, 40(1975), 129.-179. or.
Codera, F., «Embajadas de príncipes cristianos en Córdoba en los últimos años de Alkaqem II», in Boletín Real Academia de la Historia, 13 (1888), 453.-464. or.
Ibn ‘Abd al-Hakem’s, History of the Conquest of Spain, London: Williams & Norgate, 1858, Reed. Jones, J. H. (arg., sarr. eta oharrak), in History of the Conquest of Spain, 2010.
Kubiak, W. B., Al-Fustat, Its Foundation and Early Urban Development, El Cairo: American University in Cairo Press, 1987, 18.-22. or.
Rubiera, M. J., «Estructura de “Cantar de Gesta” en uno de los relatos de la conquista de al-Andalus», in Revista del Instituto Egipcio de Estudios Islámicos, 23 (1985-1986), 63.-78. or.
Aipamen bibliografikoa
Martínez Almira, Mª. M. “Ibn ‘Abd al-Hakam”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 162-163.





