Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EGILE ETA OBRA MUSULMANAK

AL-RĀZĪ, Aḥmad. Abū Bakr Aḥmad b. Muḥammad b. Mūsà b. Bašīr b. Ḥammād b. Laqīṭ al-Rāʾzī al-Kinānī(Kordoba, 274ko ḏū-l-ḥiŷŷa hilaren 6a/888. urteko apirilaren 22a – Kordoba, 344ko raŷab hilaren 12a/955eko azaroaren 1a).

Karguak eta lanbideak

Kronikaria, geografoa eta genea

Ibilbidea

Al-Rāʾzī, jatorriz, Rayy hirikoa zen. Egun, hiri hori Teherango probintzia da (Iran). Aita (Muḥammad) merkataria zen eta, Magreben zehar ibili, eta Al Andaluseraino iritsi zen. Gero, al-Munḏir emirra tronura igotzean (273ko rabī’ I/886ko abuztua), Muḥammad Kordobako gortera deitu zuten espresuki. Erregea hil zenean, ordea, ez zuen hiritik alde egiterik izan, gaixotasun batek eragotzita, eta Elvirako korako hiriburuan hil zen. Hain zuzen ere, aitaren heriotzaren data ezagun hartatik aurrera (277./890-1. urtea) datatua dago Aḥmad Kordoban zegoela, hiru urte zituela. Ahmaden bizitzaz dakiguna, funtsean, haren semeari zor zaio. Semea ‘Īsà al-Rāzī historialaria izan zen (Kordoba, x. mendearen hasiera-Kordoba? 379ko ša’bān/989ko azaroaren 4tik abenduaren 2ra bitartean).

Haren prestakuntzan literatura-diziplinak dira nabarmentzekoak; gramatika, lexikografia, erretorika eta poesia, zehazki. Ez zuen, dena dela, zuzenbidea (fiqh) landu, ezta ḥadiṯ zientzia ere; era berean, ez zuen batere kargurik bete administrazioaren eta epailetzaren zerbitzuan, ezta erlijio-kargurik ere. Historiografiak jasoa du Ahmaden ibilbidea baldintzatu zuen beste inguruabar bat, hots, ez zuela lan egin al-Ḥakam printze oinordekoaren babespean, beste biografo eta kronikari ospetsu zenbaitek egin zuten bezalaxe; Ahmaden semeak, adibidez.

Halere, al-Nā̮ṣir kalifaren babesa jaso zuen, eta horrek gortean sartzeko eta jauregiko artxiboak eskuratzeko aukera eman zion, dokumentu ofizial haietako asko bere kronikara ekarrita. Hain zuzen ere, horrek eraginda, genero historikoa eta kronika landu zituen. Esan behar da kontatzen dituen gertakariak ederki daudela testuinguruan kokatuta, ikuspuntu kronologikoari, geografikoari eta historikoari begira. Ahmaden seme ‘Īsàren esanetan, aitak garatutako lan-metodologia kontakizun historikoei buruzko ikerketan zetzan. Aitak bere maisuengandik lortu ahal izan zituen informazioak bildu eta iraganeko albiste fidagarriei eman zien lehentasuna. Horra hor, beraz, Ahmaden obraren berezitasunaren gakoak, Al Andaluseko historia hartu baitzuen ardatz, obra mundu musulman guztiari eskaini beharrean.

Penintsulako iparraldeaz esandakoen artean, hiru kontutan pausatu zuen begirada. Lehenik eta behin, errege godoen nahiz musulmanen gerra-ekintzetan; zehazki, Laban errege bisigodoak (Leovigildo, 568-586) Bizkaian egindako erasoak aipatu zituen, bai eta Uqba errege musulmanak Galizian eta Iruñean izandako garaipenak ere. Horren haritik, eskualde horretan eta inguruetan bertankokatutako gaztelu batzuen sendotasuna azpimarratzen du; Tuterakoa, adibidez. Bigarrenik, frantsesek esaten dioten Roncasvalles mendilerroko orografia eta hidrografia deskribatu zituen. Mendilerroak Viscaya eta Asturias zeharkatzen ditu, harik eta Galiziakoitsasora iritsi arte; era berean, inguru hori bustitzen zuten ibaietako tramankulu hidrologikoak aipatzen ditu. Eta hirugarrenik, hark une hartan ezagutzen zituen hirien aipamena dakar, hala nola Oska, Pampilona, Auca eta Tutera. Hiribildu anitz eta hainbat gaztelu sendo Tuteraren mendean zeuden; adibidez, Arrnyt (Arnedo) hiribildu zaharra, Armenta, Calahorra, Naiara eta Loçayra edo Bocayra.

Ta’rīj fī ajbār mulūk al-Andalus lanaIberiar penintsulari buruzko kronika da, Cronica do mouro Rasis portugesezko bertsioaren itzulpenaren bidez ezagutua, eta geroago, berriz, Cronica General de Espanha de 1344 izenburuarekin argitaratutako bertsioaren bitartez (L. F. Lindleyren argit.), Cintra, Lisboa, 1951-1954). Kronikak ez du zalantzan jartzen kontatzen diren datuei buruzko egiazkotasuna, I. eta III. ataletako deskribapenak fidel baitzaizkio egileak bizi izandako uneari; eta hori, eskuizkriburik batere gorde ez den arren.

Obrak

Kitāb A’yān al-mawālī bi-l-Andalus.

Kitāb al-Istī’āb fī l-ansāb.

Ṣifat Qurṭuba wa -jiṭaṭi-hā wa manāzil al-a’yān.

Ta’rīj fī ajbār mulūkb al-Andalus.

Crónica del moro rasis,Catalán, D., eta de Andrés, M. S. (argk.), Madrid, 1975.

Al-Rāzī, Ajbar mulūk al-Andalus. Gaztelaniazko itzulpena: Catalán, D., eta de Andrés, M. S. (itz.), Crónica del Moro Rasis. Versión del ajbār mulūk al-Andalus de Ahmad ibn Muhammad ibn Musà al-Rāzī, 889-995; romanizada para el rey don dionís de portugal hacia 1300 por mahomad, alarife, y gil pérez, clérigo de don perianes porçel, Madrid, 1974.

Bibliografia

Gayangos, P., Memoria sobre la autenticidad de la crónica denominada del moro Rasis leída en la Real Academia de la Historia por don Pascual de Gayangos, al tomar posesión de su plaza de académico supernumerario [s. l.] [s. n.], 1850, 100. or., in Memorias de la Real Academia de la Historia, VIII. t., Madrid, 1852.

Lévi-Provençal, E.,«La “Description de l’Espagne” d’Ahmad al-Rāzī: essai de reconstitution de l’original árabe et traduction française», in Al-Andalus, 18. libk., 1. zk. (1953), 51.-108. or.

Molina, L., «al -Rāzī, Aḥmad», Lirola Delgado, J., eta Puerta Vílchez, J. M. (zuz. eta arg.), in Biblioteca de al-Andalus, Almería: Fundación Ibn Tufayl, 2004, 1. libk., 159.-163. or.

Pérez de Laborda, A., Guía para la Historia del País vasco hasta el siglo ix. Fuentes, textos, glosas e índices, Donostia: Txertoa, 1996, 301.-304. or.

Sánchez Albornoz, C., «Fuentes latinas de la historia romana de Rasis», inInvestigaciones sobre Historiografía Hispania medieval (s. VIII-XII), Préface de Baudouin de Gaiffier, Buenos Aires: Instituto de Historia de España, 1967, 303.-336. or.

Aipamen bibliografikoa

Martínez Almira, Mª. M. “Al-Ra’zi , Ahmad”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 166-167.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP