Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GIPUZKOAKO EGILEAK ETA OBRAK

EGAÑA URRIZOLA LIZARDI, Julian Demetrio Ramon (Julian de Egaña Urritzola) (Tolosa, Gipuzkoa, 1786ko abenduaren 22a – Madril, 1864ko azaroaren 29a).

Karguak eta lanbideak

Abokatua, Donostiako Abokatuen Elkargoko dekanoa, Gipuzkoako aholkulari supernumerarioa

Ibilbidea

Bernabe Antonio de Egaña Jauregui eta Maria Josefa de Urrizola Lizardi izan zituen guraso. Josefa Eufemia de Manterolarekin ezkondu zen Zarautzen eta seme-alaba hauek izan zituen: Antonio Maria Julian Primo Ignacio (1812), Jose Lazaro Julian Juan Manuel (1814), Francisco Manuel (1816), Maria de la Concepcion Fermina (1819) eta Jose Maria Agapito de Egaña Manterola (1820).

18 urtean umezurtz gelditurik, eta Zuzenbidea ikasirik, aho batez izendatu zuten 1818an Gipuzkoako aholkulari supernumerario bitarte baterako (bi lanpostu zeuden, eta biak ere titularrek hartuak zituzten), eta haren seme Francisco Manuel de Egañaren esanetan, ofizioa honela bete zuen, familiak gordea duen eskuizkribu batean ageri den bezala: «bien e lealmente durante su dilatada carrera, tanto en el retiro de la condición privada como en el desempeño de los diferentes cargos públicos que se le confiaron. Apenas se presentó una ocasión de salir con fruto a la defensa de las instituciones vascongadas que no hubiese puesto al servicio de las mismas su talento distinguido, su vigoroso y enérgico raciocinio, su fácil, elegante y decorosa pluma».

Aholkulari postuan zegoela, Hirurteko Liberaleko gertakari larriak bizi izan zituen, bai eta garai hartan foruak berritzeko izan ziren saiakerak ere. Behin Foru Diputazioa berrezarritakoan, Probintziak aholkulari bakarra izen- datzea erabaki zuen posturako, eta Julian, orduan, abokatu lanetan hasi zen, bai eta Laugarren Barrutiko diputatu jardueran ere.

1829an, behin herrialdeko politika egonkortuta, karguan berresteko eta gaitzeko eskaria egin zion Probintziari. Uztailaren 8ko Batzar Nagusiak eskaria ontzat jo eta, hilaren 15ean, ofizioz, hura onartu zela jakinarazi zion, 1818ko Azpeitiko Batzarrean erabakitako baldintza berberetan, gainera.

Hamarkada Doilorrari jarraiki zitzaion Lehen Karlistaldiko (1823-1833) gertakari odoltsuen lekuko zuzena izan zen Gipuzkoan eta, era berean, Jose Antonio Muñagorri eskribauak Bakea eta Foruak ekimenaren bidez egindako eginahalen testigu enfrentamenduari beste norabide bat emateko, aholkularitza postuetako titularrek etengabe kanpoan egotearen ondorioz.

Aholkularitza hura berak bakarrik beterik eta, ondorioz, bere negozioak utzi behar izan zituenez, ordainsari bat eskatu zuen 1834an, 16 urtean lehen aldiz. Izan ere, Foruak zalantzan jarri ziren garai hartan, gero eta lan korapilatsu eta neketsuagoa egin behar izan zuen.

1837ko irailaren 6ko Legeak Baskongadetako firu diputazioak ezabatu eta, haien ordez, probintzialak inposatu zituen, eta horrek zuzeneko eragina izan zuen Julian de Egañarengan. Bai hark, bai Diputazio ezabatuko gainerako kideek, protesta egin zuten: «que este acto no pare perjuicio a los Fueros, bue- nos usos y costumbres de Guipúzcoa» eta erreginarengana «reberente, respetuosa y sumisa representación» bidali zuten.

Behin 1839ko abuztuaren 31n Bergarako besarkadaren bidez gerra bukaturik, Foruak Probintzia Baskongadoetan berrezarri zituen Legea aldarrikatu zen abuztuaren 25ean, baina «Monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe». Legearen ondoriozko azaroaren 16ko Errege Aginduak agindua eman zien Batzar Nagusiei probintzietako erregimenari eta barne administrazioei zegokien oro xedatzeko. Diputazio Berezirako deia egin zen abenduaren 8rako, eta Julian Diputatu gisa bertaratu zen. Baina, behin Maria Kristina desterraturik eta Espartero erregeordetzan ezarririk (1841eko urriaren 29ko Gasteizko Dekretuaren bidez), Foruak behin betiko ezabatu ziren. Gero, 1844ko uztailaren 8ko Dekretuaren bidez, Foruak hein batean berreskuratu ziren.

Manuel Bernardo de Larrondobuno aholkularia 1844an zendu izanaren ondorioz, Julianek beretako eskatu zuen lanpostua, Aholkularitza Supernumerario hura atzean utzita. Gaia Azpeitiko Batzar Nagusian atera, eta Ogasun Batzordera bidali zen. Batzordeak bigarren aholkulari bat ez izendatzeko aholkua eman zuen, Foruak behin betiko moldatzen ez ziren bitartean. Batzarrak, ordea, izendapena erabaki, eta bi lagunek eskatu zuten, Julianek eta Sinforiano Urdangarinek, eta bigarrenari eman zitzaion.

Francisco Manuel de Egaña semearen esanetan. «Sensible [Julian] a la voz de su dignidad, inicuamente lastimada, debió renunciar y renunció a un título de honor irrisorio que por primera vez había llegado a ser para él una completa decepción». Probintziari 1844ko abuztuaren 11n idaztitako gutunaren bidez, uko egin zion Aholkularitza Supernumerarioari, hartan 26 urteko zerbitzua egina zuela argudiatuta; aipatu zuen, halaber, 1919ko Diputazio Bereziaren promesa Moyaren Aholkularitza postu hutserako gomendatzeko (huraxe beteko zuen, ondotik etorritako urteak zailak ez izatera); bi irizpen beharko zituzten munta handiko negozio guztiez aholkularitza eskatuko ziotelako promesa; gerra zibilean bitarteko aholkulari gisa egindako zerbitzuak titularrak kanpoan zirenean; azken Diputazio Bereziak kargurako egin zion gomendioa… Beste bat faboratu zuten —esan zuen—: «a quien puedo decir, sin faltar a la modestia, que aventajo en carrera y en servicios personales».

Ukoarekin batera, Francisco Manuelek ere berea aurkeztu zuen. Madrildik iritsi berritan, Hirugarren Barrutiko foru diputatu izendatu berria zen, nork izendaturik eta aitaren kontra jo zuten berberek: «tan rudo como inmerecido golpe habían descargado sobre su benemérito padre». Azpeitiko Batzarrak, ordea, uztailaren 12an, Julianen ukoa onartu baina semearenaren kontra agertu zen, familiaren interesak Probintziaren interes orokorren gainetik jarri izana aurpegiratuta eta mehatxu hau eginda: «inhabilitación perpetua para ejercer cargos públicos en Guipúzcoa».

Etsiak harturik eta jada osasunez makaldurik, Julianek aurrerantzean Ensayo bat idatzi zuen Baskongaden kasuaren defentsan. Eta 1850ean, hura aholkulari izendatzeko saiakera berria izan bazen ere (Luis de Arozenaren ukoarengatik), Probintziak Miguel Teodoro de Garmendia izendatu zuen kargurako.

Probintziak bera aintzat hartzeko itxaropen oro galdurik, 1850ean Julia- nek bere saiakera argitaratu zuen Madrilen, Ensayo sobre la naturaleza y trascendencia de la legislación foral de las Provincias Vascongadas, euskal Diputazio bakoitzari hainbat ale igorrita. Lanari egindako harrera ona eta Diputatu guztien laudorioek pixka batean arinduko zuten azken urte haietako nahigabe etengabeak eta Madrilen zendu zen 1864ko azaroaren 29an, Probintzia Bas- kongadetako foru sistemaren desagerpen hurbila ikusi gabe.

Ensayo sobre la naturaleza y trascendencia de la legislación foral de las Pro- vincias Vascongadas izenburuko lanaren bidez, Julianek, Probintziako aholkularia zen aldetik, erakutsi nahi izan zuen nolakoa zen eta izan zen foru erregimena, Madrilen euskal Foruen aldaketa eta Espainiako erregimen konstituzionalarekiko bateragarritasuna negoziatu behar zuten mandatariek hura guztia jakin zezaten.

Egilearen arabera, «acostumbrado… a considerar y cumplir, como uno de mis primeros deberes, el de contribuir en ocasiones análogas, si bien menos graves y decisivas, con el escaso contingente de mis recursos intelectuales, no he podido resistir en los últimos años de mi trabajada existencia al estímulo de añadir este postrer servicio a la serie de testimonios que acreditan mi constante adhesión y profundo respeto a las sabias tradiciones que, por espacio de tantos siglos, han sido un manantial fecundo e inagotable de paz y de ventura para el País Vascongado».

Egia esateko, Julian de Egañak Probintziako kontuez arduratutako urte sail luzeari esker, ikuspegi oso egokia osatu eta azaldu zuen euskal foralitateaz, oro har, eta Gipuzkoaz, bereziki, 1848ra arte (analisia urte hartan itxi baitzuen), hala iragan historikoaz, nola «egungo egoeraz», ikusirik «zer no- lako mozketa negargarriak pairatu dituen foru sistemak Bergarako Hitzarmenetik urruntzen ari ginen neurrian». Julianek bere azken atala eskaini zion artean ere zutik gelditzen zen apurrari; bereziki eta «mirariz» (zutik gelditzen zen) arlo ekonomikoari, Probintziako politika arduradunak beren lan funtsezko eta neketsuetan aholkatu nahirik.

Lanaren bukaeran, Julianek eskaera egin zion Jaungoikoari, Koroako eta Gorteetako aholkulariei hau guztia eman ziezaien: «un conocimiento completo del espíritu que encierran los Fueros y de su transcendencia en la pros- peridad general, a fin de que, libres de toda impresión desfavorable, examinen como verdaderos hombres de Estado la íntima relación que existe entre los intereses bien entendidos de la Monarquía y la conveniencia particular del País Vascongado».

Behin inprimaturik, Julianek berak lana hiru Foru Diputazioetara bidali zuen 1850ean. Bada, hiru diputatuek agertutako laudoriozko hitzak izan ezik, egileek aipamen gutxi egin dituzte Julian de Egañaren Ensayo saiakerari buruz, eta nork egina den ez da beti zehatz azaldu.

M.ª Rosa Ayerbek, ordea, saiakeraren bigarren bertsioa egin eta lanaren balioa nabarmendu du, aurretik Julian de Egañaren figurari eta haren obrari buruzko azterketa zabala ondua, Francisco Manuel de Egaña semea- ren eskuizkribu zabal bati esker, bereziki, familiaren artxiboan gordea da- goena. Era berean, Gotzon Garmendiak haren figurari, pentsamendu politikoari eta obrari osoki eskainitako azterlanari esker.

 

Obrak

Observaciones sobre la necesidad de examinar el régimen administrativo de las Provincias Vascongadas para fallar con acierto en esta materia [de los fueros], Do- nostia: Gipuzkoako Diputazioa, 1835.

Ensayo sobre la naturaleza y trascendencia de la legislación foral de las Provincias Vascongadas y demostración de la necesidad de consultar detenida y escrupulosa- mente la tradición, historias, hábitos, índole, situación, territorio y demás condi- ciones de existencia, tanto morales como materiales, del País Vasco, para proce- der con acierto en la modificación prevenida por la Ley de 25 de octubre de 1939, Madril: Establecimiento Tipográfico de Mellado, 1850, 227. orr. AYERBE IRÍBAR, M.ª R.ren argitp., «Ensayo sobre la naturaleza y trascendencia de la legisla- ción foral de las Provincias Vascongadas» de Julián de Egaña. El autor y la obra (1786-1864), Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996 [Francisco Manuel de Egaña semearen eskuizkribua dago barne].

Bibliografia

AMEZAGA, E., 1.000 años con fueros y 100 sin.  De lo que se escribió y se dialogó en el siglo XIX y de ello puede aprenderse en el siglo XX, Bilbo: La Gran Enci- clopedia Vasca, 1976, 20. orr.

AYERBE IRÍBAR, M.ª R., «Ensayo sobre la naturaleza y trascendencia de la legislación foral de las Provincias Vascongadas» de Julián de Egaña. El autor y su obra (1786-1864), Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1996.

AYERBE IRÍBAR, M.ª R., «Los Egaña, una saga de foralistas guipuzcoanos (siglos XVIII- XIX)», Notitia Vasconiae, 1 (2002), 189-216. orr.

GARMENDIA AMUTXASTEGI, G., «Cuando los aires de San Sebastián hacían liberales a sus habitantes: Contribución de Julián de Egaña (1786-1864) en la formación del fue- rismo liberal», Donostiari buruzko Azterketa Historikoen Buletina 41 (2007), 229-414. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP