Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GIPUZKOAKO EGILEAK ETA OBRAK

CAMINO ORELLA, Joaquin Antonio de, «Doctor Camino» (Donostia, 1754 – Lugo, 1819ko iraila).

Karguak eta lanbideak

 Elizgizona, kalonjea, katedraduna eta historialaria. Donostiako kronikari ofiziala

Ibilbidea

Errezilgo Camino oinetxeko eta Nafarroako Ugalde-Orellako jauregiko ondorengoa izan zen. Santa Mariaren elizan bataiatu zuten, 1754ko uztailaren 13an. Iruñeko Santiago Komentuko Unibertsitatean hasi zituen hiru urteko Filosofia ikasketak. Gero, Zaragozara joan zen, Teologia, Legeak, Filosofia eta Kanonak ikasteko, Batxiler gradua eskuratu eta, ondoren, Zuzenbide Zibilean eta Kanonikoan doktoratu zen, Oñatiko Unibertsitatean.

Hiriak mandatua emanik, Donostiako udal artxiboko dokumentazioa an- tolatu eta landu zuen, artxiboa 1813an suntsitu baino lehen, egun galdua den haren zati bat ahanzturatik erauzita. Bestalde, hiriko erlijio-erkidegoekin zuen harremanei esker (haietan predikari izan baitzen), monasterioetako ar- txiboak ezagutzeko parada ere izan zuen; bereziki, emakumezkoek Gipuzkoan izan zuten lehen monasterioko eta zaharreneko artxiboa: Bideko San Bartolome monasterioa (San Agustinen Lekaimeen Erregular Laterandarrak); orduan, Donostiako harresiz kanpo zegoen.

Ikerlanak emaitza hau eman zuen: Historia Civil, Diplomática, Eclesiástica, Antigua y Moderna, de la Ciudad de San Sebastián, hots, bere historia la- nik gorena, Aurrera egunkarian zatika separatan 1780an argitaratua, bai eta Euskal-Erria aldizkarian ere, 1887tik 1892ra. Geroago, Baroja Etxeak bigarrenez argitaratu zuen 150eko ale kopuru murriztuan; eta hirugarrenez, Madri- len, 1923an edo 1932an, Segundo de Izpizuaren bultzadari esker, baina lehen liburukia bakarrik, bigarrena ez baitzen berrargitaratu bera hil zelako (bigarren liburukiak hiriaren barne historia zekarren). Laugarren eta azken argitaraldia Donostiako Udalak egin zuen 1963an, Fausto Arocenak sarrera bikainarekin eta oharrekin prestatua.

Historiako Errege Akademiako urgazle izendatua, buru-belarri aritu zen lankidetzan Akademiarekin Diccionario Histórico-Geográfico liburua presta- tzeko; zehazki, Nafarroari eta Baskongadei eskainitako lehen bi liburukietan, «artikulu gehienak aztertuz» eta Donostiari zegokiona zabalduz, 1802an. Hainbat lan itzuli zituen latinetik gaztelaniara, hala nola San Ziprianoren gutunak eta Sebastian Berardik ondutako Instituciones Eclesiásticas lanaren bi liburukiak.

Horrez gain, Nueva demostración sobre la falsedad del privilegio del Rey D. Ramiro idatzi zuen, Historiako Errege Akademiak Madrilen argitaratua; idatzi ere Baskoniako Konstituzio politikoaz (subiranotasun bakar eta egiaz- koa izan zuen hizpide, bai eta elizjendeari eta nobleziari Gorteetarako deia egin behar ote zitzaien ere); eta Lugoko kabildoak Batzorde Zentralari egindako txostena idatzi zuen Espainian Gorteak egiteko moduari buruz, betiere forma zaharraren arabera, eta era berean, Donostiako kabildoak parrokia-elizen patronatuaz prestaturiko txostena.

Legeen arloan zuen jakintza zela eta, Donostiako eliza batuetako eliz kabildoak hainbat kontu garrantzitsuren ardura eman zion Errege Ganberan, Gaztelako Kontseiluan eta Iruñeko Eliz Auzitegian. Camino doktorea, gai- nera, irakasle aritu zen Oñatiko Unibertsitatean, Sumulak eta Logikako katedra izan baitzuen bere gain 1781-1782an; eta 1789an, Kontzilio Orokorren eta Nazionalen lortu zuen katedra.

Aipatu Unibertsitateko errektorea ere izan zen, bai 1787an, bai hura gobernatzea zaila izan zen beste urte batzuetan, irakasleekin izan zituen desadostasun zalapartatsuen kontura, haren erreforma proposatu izanaren on- dorioz (Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari Jende Zuzenbideko katedra bat sortzea ere proposatu zion), eta estatutuak berritzea ere proposatu zuen. Probintziak esku hartu behar izan zuen.

1793an, konbentzional frantsesak aurrera zihoazela ikusirik, Oñatiko Unibertsitatea Gasteizera aldatu zuten, ikaslerik ez zegoelako, muga babestera joan baitziren. Une hartan, Camino doktoreak urrutiko postu bat bilatu zuen eta, handik bi urtera (1795), kanonjia bat eskuratu zuen Lugon. Hiri hartan, halaber, Gurutzadako ordezkariorde eta inkisidore izan zen, liburuen bisitaz eta zentsuraz arduratuta. Portugaleko erbestera joan zen Santiagoko artzapezpiku Rafael Muskizekin batera. Espainiara itzulirik, Lugon hil zen 1819ko irailean eta han ehortzi zuten. Donostiako Udalak hileta-elizkizun solemneak egin zituen haren arimaren alde eta, 1866ko irailaren 12an, kale bat ematea erabaki zuen (erabakia 1907an eta 1916an berretsi zen).

Donostiari buruz egin zuen ikerlan historikoaren esker onean —hiriaren berreraikuntza eta hedapena zirela eta (1813-1913-1963), 1963an Mendeurrenen Ospakizunek sortutako kultur giroaren arrimuan—, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gipuzkoako Zuzendaritza Batzordeak hiriaren maita- leen eta historialarien elkarte edo talde bat sortzea onartu zuen 1964ko urtarrilaren 2an, hiriaren memoria historikoa berreskuratzeko. Bada, Kultur elkarteari Grupo Doctor Camino de Historia Donostiarra izena eman zitzaion. Taldea, ofizialki, 1966ko urtarrilaren 11n sortu zen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen filial gisa. Gero beregaina zelarik, Taldea elkarte zibil gisa 1990eko irailaren 13an desegin eta Instituto Doctor Camino de Historia Do nostiarra bihurtu zen, Donostiako Udal Aurrezki Kutxako Gizarte Ekintzan txertatua (egun, Kutxabank). Denboraren joanean, Donostiako, Gipuzkoako eta euskal gaietan espezializatutako liburutegia sortu zen, balio historiko eta bibliografiko izugarria duena; batez ere, XVI. eta XVII. mendeetako obrak. 

XIX. mendeko liburu ingelesez osaturiko funtsaz gainera, guztira 14.500 liburu eta dokumentu dira. 1967tik, Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián buletina argitaratzen du, hiriaren historiaren erreferente eredugarria benetan.

Obrak

Historia Civil-diplomático-eclesiástica, anciana y moderna, de San Sebastián, con varias noticias particulares pertenecientes a la Provincia de Guipúzcoa. Introduc- ción, notas y epílogo por Fausto Arocena, Donostia: Udala, 1963. Curiosidades histó- ricas. Visita de Felipe III a San Sebastián en 1615. Euskal-Erria, 1883.

Carlos Sebastian Berardiren obraren itzulpena eta oharrak, Instituciones de derecho eclesiástico, Madril: Ibarra, 1791, 2 libk..; eta San Ziprianoren obrarenak.

Bibliografia

AYERBE IRÍBAR, M.ª R., «El Doctor Camino en la Real Academia de la His- toria: El Libro Becerro de San Sebastián (Códice del siglo XV) y el Inventario de pa- peles del Archivo del Monasterio de San Bartolomé de San Sebastián», Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 49 (2016), 653-680. orr.

BERRUEZO, J., «Un autógrafo del Doctor Camino», Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 8 (1974), 253-255. orr.

GOÑI GAZTAMBIDE, J., «El Doctor Camino, aspirante a canónigo de Pamplona», Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 9 (1975), 317-324. orr.

INSAUSTI, S., «El asedio de San Sebastián de 1719. Una fuente inédita del Dr. Camino», Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 12 (1978), 259-274. orr.

LASA, J. I., «El Doctor D. Joaquín Camino, Catedrático y Rector de la Universidad de Oñate», Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 1 (1967), 105-138. orr.

TELLECHEA IDÍGORAS, J. I., «El Dr. Camino ¿inquisidor?», Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 10 (1976), 263-272. orr.

TELLECHEA IDÍGORAS, J. I., «Una carta del Dr. Camino (1818) en el Colegio de Vizcaí- nas de México», Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 30 (1996), 735- 741. orr.

ZUMALDE, I., «Nuevas noticias sobre el Dr. Camino en la Universidad de Oñate», Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián, 2 (1968), 117-126. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP