Karguak eta lanbideak
Kazetaria, kultur dibulgatzailea, musikologoa, idazlea eta itzultzailea
Ibilbidea
Ramon Berraondo Irigoien izan zuen aita, Angiozarren (Bergara, Gipuzkoa) 1834an jaioa eta Donostian hila 1886an. Ama, berriz, Josefa Antonia Insausti Agirre. Aitak eta haren anaia Martinek Argentinara emigratu eta Berraondo Villamil & Co. izeneko konpainia sortu zuten, ehunak inportatu eta esportatzeko. Martin, gainera, ondasunen jabe aberatsa izan zen. Hori dela eta, Ramon semea Argentinan jaio zen. Berraondo-Insausti familia, ordea, Donostiara itzuli omen zen. Izan ere, Ramon jaio eta gutxira, anaia-arreba guztiak Gipuzkoako hiriburuan sortu ziren, 1878tik aurrera. Ramonen ondoko anaia (bigarrena) Angel Jose Francisco izan zen, baina beti Jose Angel gisa ageri da. Anaia hori ere pertsona interesgarria izan zen, hots, futbol-jokalaria, entrenatzailea eta hautatzaile nazionala, Real Madril eta Real Sociedad taldeetan jokatutakoa eta Donostiako taldearen sortzaileetako bat.
Ramon Berraondo Donostiako Usandizaga institutuan hasi zen ikasten 1885etik 1891ra, baina 1886-1887 ikasturtean Valladolideko institutura joan zen. Oso litekeena da, gero, Ingalaterran ikasi izana (merkataritza, agian), ingelesez bai baitzekien, baita frantsesez ere, eta hizkuntza haietatik hainbat itzulpen egin zituen gaztelaniara. Uste horren oinarria da badakigula anaia Jose Angelek merkataritza ikasi zuela Ingalaterran eta, han, futbolean ikasi zuela, Brentford klubean, hain zuzen ere.
Nagusiki, kazetaritzan jardun eta artikuluak Martin de Anguiozar goitizenarekin sinatu zituen. Juan Rufo de Uriarte bermeotarrak 1893an Argentinan sortutako La Vasconia aldizkariaren Donostiako berriemailea izan zen. 1903az geroztik, La Baskonia izena eman zitzaion. 1931ko uztailetik urrira, Uriarte Euskal Herrira joan zen kronika sorta bat egiteko; bidaia hartan, Berraondo izan zuen lagun eta gidari.
Politikan, Euzko Abertzale Ekintzako kidea izan zen eta, ondorioz, Tierra Vasca EAE-ANVko aldizkariaren ohiko kolaboratzailea, 1933tik 1937ra.
Eusko Ikaskuntzako Udako Ikastaroetan parte hartu zuen 1933an, bai eta edo Euskal Elkarte Bazpatzak (Federación de Acción Popular Euskerista) euskararen alde egindako ekintzetan ere.
Itzultzaile gisa, Agosti Xahoren ospea handitzen lagundu zuen, haren lan bat itzuli baitzuen gaztelaniara: Voyage en Navarre pendant l’insurrection des Basques (Paris, 1836). Itzulpena RIEV aldizkarian argitaratu zuen 1929-1930ean. Elisee Reclusen artikulu ospetsu hau ere itzuli zuen gaztelaniara: Les Basques. Un peuple qui s’en va.
Musikari dagokionez, Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkide eta zuzendaritza-batzordeko kide izan zen 1929-1931. eta 1933-1935. urteetan. Elkarteak Bilbon egindako batzar orokorraren aktak argitaratu zituen 1934ko abuztuan. Berraondok berak musika «arineko» hainbat lan konposatu zituen: fox-trot, kupleak…
Kazetaritza-lanen artean, badira testu historikoak, hala nola Donostiako 1813ko sutea, Nafarroako konkistari buruzko agiri historikoak eta ontzigintza motako Erdi Aroko zigiluak. Baina, oroz gain, euskal ikonografia historikoan sakondu zuen eta, berezi-bereziki, XIX. mendeko jantzi tradizionaletan. Horren baitan, «Los vascos en 1800» izenburuko irudi sorta bat argitaratu zuen, mendearen hasierako herriko jendearen jantziak biltzeko (nekazariak eta arrantzaleak, batez ere; baina era berean, aurreko mendeko artzainak, mikeleteak, etab). Horrez gain, eleberri historiko bat plazaratu zuen: Sancho Abarca.
Obrak
«Los pescadores ante la historia», Euskalerriaren Alde, XI (1921), 241. or. eta hur.
«Los obsequios de los vascos al vizconde de Turenne», Euskalerriaren Alde, XIV, 250 (1924), 365-367. or.
«Los vascos en 1800», Vida Vasca. Industria, Comercio, Arte, Literatura, III (1926), 34-35. or., V (1928), 45-55. or.; Euskalerriaren Alde, XVI (1926), 41-44. or.; 201-203.; 321-322.; 401-403.; XVII (1927), 81-83. or.; 121-122.; 201. eta hur.; 241-243.; 261. eta hur.; 281-283; 316. eta hur.; 321-322; 401. eta hur.; 441. eta hur.; XVIII (1928), 1-3. or.; 81-83.; 121. eta hur.; 161. eta hur.; 201-204.; 241-244.; 281. eta hur.; 321-325.; 401. eta hur.; 441. eta hur.; XIX (1929), 1. eta hur.; 81. eta hur.; 121. eta hur.; 161. eta hur.; 201. eta hur.; 273. eta hur.; 321. eta hur.; 361. eta hur.; 401. eta hur.; 444-446.; XX (1930), 1-7. or.; 41. eta hur.; 121. eta hur.; 161. eta hur.; 201. eta hur.; 241. eta hur.; 321. eta hur.; 361. eta hur.; Yakintza, I (1933), 65-67. or.; 444-446; II (1934), 55-57.; 232-234.; 302-304.; 379-380. or.; III (1935), 368. or.; IV (1936), 45-46. or.
«La makilla (impresiones laburdinas)» El Libro de oro de la Patria, Donostia: Gurea, 1935, 2 or.
«Dama pelotari del siglo XIV», RIEV, XVIII (1927), 544-545. or.
«Asalto de San Sebastián en 1813», Euskalerriaren Alde, XIX (1929), 421. or. eta hur.
«El Hospital de Bilbao en 1840», Euskalerriaren Alde, XIX (1929), 353. or. eta hur.
«Los vascos, un pueblo que se va» (Elisee Reclusen testuaren itzulpena), RIEV, XX (1929), 57-83. or.
«Viaje a Navarra durante la insurrección de los vascos (1830-1835) » (Agosti Xahoren testuaren itzulpena), RIEV, XX (1929), 105-127., 182-206., 350-377., 466-493. or.
«Indumentaria euskaldun durante el siglo XIX», Vida Vasca. Industria, Comercio, Arte, Literatura, VI (1929), 87-95. or.
«Oñate en la segunda mitad del siglo XIX», Euskalerriaren Alde, XIX (1929), 315. or. eta hur.
«Apuntes retrospectivos de la ciudad de San Sebastián», Vida Vasca. Industria, Comercio, Arte, Literatura, VI (1929), 131-143. or.
«Lezo en la segunda mitad del siglo XIX», Euskalerriaren Alde, XX (1930), 75. or. eta hur.
«Croquis en España durante los años 1829, 1830, 1831 y 1832» (Samuel Edward Widdringtonen ingelesezko testuaren itzulpena), RIEV, XXI (1930), 61-69. or.
«La universidad de Oñate en 1840», Euskalerriaren Alde, XX (1930), 34. or. eta hur.
«El Tamboril y sus danzas en el siglo XVIII: decretos de las juntas generales de Guipúzcoa», Txistulari, Bilbao, 4. urtea, 15(1930 uztail-abuztua), 9. or.
«Iconografía de los Señores de Vizcaya en el siglo XIII», RIEV, XXII (1931), 542-553. or.;
Vida Vasca. Industria, Comercio, Arte, Literatura X (1933), 177-183. or.
«Iconografía de D. García V «el de Nájera» (1036-54) », RIEV, 23/2 (1932), 298-300. or.
«Nuevos aspectos en los vascos del siglo XIX», Vida Vasca. Industria, Comercio, Arte, Literatura, IX (1932), 113-123. or.
«Sellos medioevales de tipo naval», RIEV, XXIII (1932), 130-138. or.
«Documentos históricos: la conquista de Navarra», Yakintza, I (1933), 283-286. or.
«VIII Asamblea: actos y Asamblea General de la Asociación de Txistularis en Bilbao durante los días 23 y 24 de agosto», Txistulari, Bilbao, 2. garaia, 7. urtea, 9 (1934 ira-urr), 1-15. or.
«El Señorío de Vizcaya en el siglo XVI», Vida Vasca. Industria, Comercio, Arte, Literatura, XII (1935), 201. or.
«Indumentaria de los vascos en la antigüedad», Yakintza, IV (1936), 123-125. or.
«Carlos III el Noble: el caballero de la Catedral», Vida Vasca. Industria, Comercio, Arte, Literatura, XIII (1936), 153. or.
En el Pirineo vasco, paisajes, costumbres, curiosidades, Buenos Aires: Ekin, 1944.
«San Sebastián en el siglo XVIII. Los navíos de la Ilustración», San Sebastián, revista anual ilustrada, 12. urtea, 12 (1946), 45-47. or.
Bibliografia
AUÑAMENDI, «Ramon de Berraondo», Auñamendi Eusko Enziklopedia. Online arg.: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/berraondo-ramon-de/ar-13398/ (2020ko urriak 6).
GUTIÉRREZ DOMÍNGUEZ, M. del M., «García Sebastiani, M. (zuz.): Patriotas entre naciones: elites emigrantes españolas en Argentina (1870-1940)», Revista Complutense de Historia de América, 38 (2012), 241-244. or.
IZENGABEA, «Ramon Berraondo Insausti». Biblioteca Nacional de España, datuak. Online arg.: http://datos.bne.es/persona/XX1684035.html (2020ko urriak 6).
MARTIALAY, F., «Jose Ángel Berraondo Insausti», Diccionario Biográfico Español de la Real Academia de la Historia. Online arg. Online arg.: http://dbe.rah.es/biografias/65916/jose-angel-berraondo-insausti (2020ko urriak 6).
OLIVERO, S. F., «Martín Berraondo», Diccionario Biográfico Español de la Real Academia de la Historia. Online arg.: http://dbe.rah.es/biografias/53949/martin-berraondo (2020ko urriak 6).





