Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EUSKAL HERRITIK KANPOKO EGILEAK ETA OBRAK

BAUDRIMONT, Alexandre-Edouard (Compiègne, Frantzia,1806ko otsailak 25 – Bordele, Frantzia, 1880ko urtarrilak 24).

Karguak eta lanbideak

Poligrafoa, Kimikaria, fisiologoa, euskoiberista

Ibilbidea

1806ko otsailaren 25ean jaio zen, 1842an ezkondu, eta seme bakarra izan zuen, Edouard. Bere iloba, Marie Victor Ernest Baudrimont, Farmazia irakasle ospetsua izatera iritsi zen. Alexandrek askotariko interes zientifikoak zituen, baina ez zen alor bakar batean ere nabarmendu. Bere gurasoak Marie Victor Baudrimont, zubi eta errepideen ikuskatzailea, eta Adélaïde Sauvage izan ziren. Hamabi urterekin farmazialari batekin ikasten hasi zen, lanbide hori ikasteko, baina bere benetako bokazioa medikuntza zen. 1823an Parisera joan zen Farmaziako ikasketekin jarraitzeko, eta medikuntza ikasten hasi zen 1825ean. Aldi berean, eta ikasketak ordaindu ahal izateko, E.-A. Serres irakaslearen laborategi kimikoan ikerketa laguntzaile lanetan hasi zen. Harekin ba- tera argitaratu zuen bere lehendabiziko artikulua, 1828an, eta, ondoren, Valenciennesen kimikari industrial aritu zen 1830etik aurrera. Parisera itzuli zen mediku titulua jasotzeko, 1831n, eta Valenciennesera itzuli zen medikuntzan aritzeko. Hala eta guztiz ere, Parisen bizi eta lan egin nahi zuen, eta ber- tan graduatu zen Farmazian 1834an.

Baudrimonten ibilbide zientifikoa XIX. mendearen hogeita hamargarren hamarkadatik hirurogeita hamargarrenera luzatu zen, garai erabakigarria kimika eta fisiologiarentzat, eta horiei buruzko artikulu ugari idatzi zituen. 1849. urtean, Pariseko unibertsitateko kimika organikoko katedra eskuratu zuen, eta bertan eman zituen 1878ra arteko urteak, erretiratu arte. Bere ideiek, originalak eta berritzaileak, bere garaikideengan eragin handia izan zutela esan ohi da. Bere lan ezagunenean, Traité de chimie général et expérimentale (1844), kimika-fisikak iragartzen duen alorra prestatu zuen.

Baudrimont euskalari porrokatua izan zen, eta Histoire des Basques ou Escualdunais primitifs… (Paris, 1854) lanean azaldu bezala, eusko-kantabrismoaren aldekoa. Baskonia kontinentalean, eusko-kantabrismoa azken astinduak ematen ari zen, eta hainbat historialari eta politikarik eztabaida sutsuak izan ohi zituzten; hala nola, Garat lapurtarrak eta Bidassoueteko Abate Pierre Ihartzek (1765-1846). Azkenak eusko-kantabrismoaren alde egin zuen bere Histoire de Cantabres ou des prémiers colons de toute l’Europe, avec celle des Basques, leur descendents directs… liburuan edota Anciennement Guiçons (hommes) cantabres et aujourd’hui généralement Basque français, espagnoles (1834) entzutetsuan. Baudrimont kimikariak Manuel Larramendiren euskoiberismoa XIX. mende bukaerara arte bizirik mantentzen lagundu zuen. Hitzen etimologiari pisu handia ematen zion, jesuitak bezala, eta liburu horretan Baudrimonten oinarria honakoa izan zen: hizkuntza bateko hitzek hura hitz egiten duten pertsonek ezagutzen dituzten elementuak irudikatzen dituzte, eta hitzok behin eta berriro agertzen dira beharrezkoak diren heinean; dela izaki berriak antzemateagatik, haiek egiten dutenagatik, natura sakonago aztertzeagatik edota beste edozein modutara.

Zortzi urte geroago, gaiari heldu zion berriro, 40 orrialdeko opuskulu batekin: Vocabulaire de la langue des Bohémiens habitant les pays basques français (1862). Dirudienez, Actes de l’Académie impériale de Bordeauxetik ateratako diskurtsoa zen.

Obrak

Histoire des Basques ou Escualdunais primitifs: restaurée d’après la langue, les caractères ethnologiques et les moeurs des Basques actuels, Paris: B. Duprat, 1854,

293. orr. Berred. Paris: Maisonneuve, 1867; berred. faksimilea, Rungis: Maxtor, 2015.

Vocabulaire de la langue des Bohémiens habitant les pays basques français, Bordele:

G. Gounouilhouren moldiztegia, 1862, 40. orr.

Introduction à l’étude de la chimie par la théorie atomique, Paris: L. Colas, 1833.

Traité élémentaire de minéralogie et de géologie, Paris: H. Cousin, 1840.

Traité de chimie générale et expérimentale, avec les applications aux arts, à la médecine et à la pharmacie, 2 tomos en 3 vols., Paris: J.-B. Baillière, 1844-1846.

Dynamique des êtres vivants, Bordele: G. Gounouilhouen moldiztegia, 1857.

Projet d’organisation des sociétés académiques de France, présenté à l’Académie impériale de Bordeaux, Bordele: G. Gounouilhouren moldiztegia, 1858.

Observations sur la philosophie des sciences, Bordele: G. Gounouilhouren moldiztegia, 1865. 

Invasion du phylloxéra dans le Médoc, moyens proposés pour résister à son action, Bor- dele : Féret et fils, 1877.


Bibliografia

BAUDRIMONT, A.-E., Travaux et publications de M. A. Baudrimont, Bordele: G. Gounouilhouren moldiztegia, 1869.

BARY, P., Les origines de la chimie colloïdale: A. Baudrimont (1806-1880), Paris: L’Expansion Scientifique Française, 1911.

KAPOOR, S. C., «Baudrimont and the theory of chemical types», Actes du XIIe Congrès International d’Histoire des Sciences, Paris, 1968, 37-42. orr.

MAUSKOPF, S. H, «Molecular geometry in 19th century France: shifts in guiding assumptions in Scrutinizing Science», Empirical studies of scientific change (A. Do- navanek editatua), Johns Hopkins University Press, 1992, 125-144. orr.

MICE, L., A la mémoire du Dr. Baudrimont, professeur à la Faculté des sciences de Bordeaux. Discours prononcés sur sa tombe, éloge et notes complémentaires, Bordele: Gounouilhou, 1883.

RAYET, G., «Histoire de la Faculté des sciences de Bordeaux (1838-1894). Baudrimont, professeur de chimie», Actes de l’Académie nationale des sciences, belles-lettres et arts de Bordeaux, Bordele, 1897, 259-288. orr.

SCHEIDECKER-CHEVALIER, M., «Alexandre-Édouard Baudrimont (1806-1880), les liens entre sa chimie et sa philosophie des sciences», Archives internationales d’histoire des sciences, 47. libk., 138 zk. (1997), 27-56. orr.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP