Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EUSKAL HERRITIK KANPOKO EGILEAK ETA OBRAK

BELL STEPHENS, Edward (Ingalaterra, XIX. mendea).

Karguak eta lanbideak

Kazetaria

Ibilbidea

The Morning Post egunkaritik (Londres, 1777-1837) Lehen Karlistaldiari buruzko informazioa biltzera bidali zuten kazetari hau 1836an iritsi zen Baionara. Historiako lehen gerra kazetarietako bat izan zen. 1836an hiru hilabete eman zituen karlisten alderdian, eta 1837an, Tomas Zumalakarregi (1788- 1835) gogorarazten duen bi liburukiko obra argitaratu zuen: The Basque Provinces: Their Political State, Scenery, and Inhabitants; with Adventures Among the Carlists and Christinos (‘Euskal probintziak, euren estatus politikoa, paisaiak eta biztanleak; eta abenturak karlista eta kristino artean’) (Londres: Whittaker & Company). Lehen Karlistaldian kazetari zebilen bitartean, folkloreari eta euskal dantzei buruzko hainbat datu bildu zituen.

Stephensek alderdi karlistarekin bat egin zuen, eta, Durangon, Don Karlos erregegaia ere ezagutzera iritsi zen. Nolanahi ere zen, The Morning Post egunkarian bere ordezko kazetaria izan zen Charles Lewis Gruneisenek harreman estuagoa izan zuen alderdi karlistarekin. Lewis Gruneisen, 1837an iritsi zen eta alderdi karlistara adskribatu zen. Ez hori bakarrik: 1837ko abuztuaren 24an, Villar de los Navarrosko batailan garaipena lortu zutenean, bertan izan zen, eta horregatik Karlos III.aren Espainiako Ordena jaso zuen. Gudak iraun bitartean alderdi kristinoak atxilotu zuen, eta Ingalaterrara itzuli behar izan zen 1837an. Harrezkeroztik musika kritikari ezaguna bilakatu zen nazioartean.

Obrak

The Basque Provinces: Their Political State, Scenery, and Inhabitants; with Adventures Among the Carlists and Christinos, Londres: Whittaker & Company, 1937.

Bibliografia

APAOLAZA ARRIETA, O., «El último aurresku. Género, danza y nacionalismo vasco a comienzos del siglo XX», Pasado y Memoria. Revista de Historia Contemporánea, 17 (2018), 235-257. orr.

CAPISTEGUI, F. J., «Between repulsion and attraction: Carlism seen through foreign eyes», Revista Internacional de los Estudios Vascos, 2. koadernoa (2008), 119-143. orr.

ESTORNÉS LASA, B., «Edward Bell Stephens», Auñamendi Eusko Entziklopedia. Online edizioa: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/stephens-edward-bell/ar-108510/ (Kontsulta: 2019ko azaroak 6).

LEONÉ, S., «Before and after the First Carlist War: changing images of the Basques»,

Revista Internacional de los Estudios Vascos, 2. liburukia (2008), 55-74. orr.

SANTACARA, C., La Primera Guerra Carlista vista por los británicos, 1833-1840, Madril: Marcial Pons, 2015.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP