Karguak eta lanbideak
Politikaria.
Ibilbidea
Felix Aranaren eta Maria Concepcion Gamechogoicoechea Ansuategiren semea. Beste elantxobetar asko bezala, Florencio Aranak Filipinetara emigratu zuen. Bertan, kolonia defendatzen aritu zen independentisten aurka, bere etxean gotortuta. Francisco Pertierrak ateratako argazki bat gorde da gaur egun arte eta honakoa irakur daiteke oinean: «Don Florencio de Arana y Gamecho-Goicohechea gotorleku izan zen etxearen jabea. Bere sosegu eta ausardiari esker kolonia eta aberriaren osotasuna salbu mantendu ziren». Gaztetan alargundu eta gero, Elantxobera itzuli zen bere bi semeekin. 1891ko urriaren 5ean Begoñako Andre Marian ezkondu zen bigarren aldiz, hamazazpi urteko neska gazte batekin, Aurora Bengoetxea y Mugica, eta harekin beste bi seme izan zituen.
Florencio Arana Elantxobeko alkate izan zen, eta bere agintaldian portua hobetzeko lanak bukatu ziren 1911. urtean. Jose C. de Ucelay ingeniariak idatzitako proiektua zen, eta 1908ko ekainean enkantean jarri eta abenduan Gernika-Lumoko Juan Maguregiri eman zitzaion, 234.000 pezetatan. Aurrekontua 301.434,56 pezetakoa zen eta, botere nagusiari bidalita, 1909an onartu zen uztailaren 30eko Errege Aginduaren bitartez.
Aipatu lanak enkantean atera zitezen, 1909an bertan hasi ziren Florencio de Arana alkateak egindako kudeaketa lanak, Juan T. de Gandarias Gorteetako distritu ordezkariaren laguntzarekin. Izapideak oso neketsuak izan ziren, baina bi gizon horien irmotasuna lagun, azkenean portuko lanak inauguratu ziren. Nabarmentzekoa da, helburua lortzeko, hainbat Sustapen ministrorekin bi urtez etengabean aritu zirela lanean. Rafael Gasseti egokitu zitzaion adierazitako nahi horiek gauzatzea, enkanteari zegokion Errege Agindua argitaratu zuenean.
Mauraren Tokiko Administrazioaren Erreforma proiektuaren eztabaidari buruz idatzi zuen 1908an, ez Madrilen, ordurako Bizkaian baitzegoen. Zeharkako zergen egokitasunari buruzko eztabaida izan zen, Diputazioaren eta Bilboko Udalaren arteko gatazka geroz eta larriagoa bihurtzen ari zen garaian.
Obrak
El alcalde de Elanchove a D. Isidoro León, Bilbo: Elexpuru Hnos., 1908.
La autonomía municipal, Bilbo: Elexpuru Hnos., 1908.
Los Conciertos Económicos municipales, Bilbo: Elexpuru Hnos., 1908.
Bibliografia
ALONSO OLEA, E. J., «Pablo de Alzola y la modernidad», Bidebarrieta, 4 (1999), 209-226. or.
ITURRIAK
ALONSO OLEA, E. J., «La identidad fiscal en el País Vasco de las Provincias exentas al blindaje del Concierto», Nuevos horizontes del pasado culturas políticas, identidades y formas de representación [Cdrom], Santander: Universidad de Cantabria, 2011. Online. arg.: https://www.ituna.eus/storage/2020/03/la-identidad-fiscal-en-el-pais-vasco–de-las-provincias-exentas-al-blindaje-economico.pdf (2023ko uztailak 19).
BIBLIOTECA NACIONAL DE ESPAÑA (Florencio Arana y Gamecho-Goicohechea) (material grafikoa). Online arg.: https://www.europeana.eu/et/item/2022717/bnesearch_detalle_bdh0000139913 (2023ko uztailak 19).
BIZKAIKO ELIZAREN HISTORI ARTXIBOA, ES/AHEB-BEHA/F006.153 (1979/001-01). ES/AHEB-BEHA/F006.074 (1340/001-00).
ETXEBARRIA, J. M., «Un etnotexto de aperos de labranza en Amorebieta», Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía, 2 (1984), 215-258. or. Online arg.: http://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/publicaciones/un-etnotexto-de-aperos-de-labranza-en-amorebieta/art-10945/ (2023ko uztailak 19).
IZENGABEA, «Makuesak munduan eta mendean», Elantxobeko Krisela, 22 (2017). Online arg.: https://www.elantxobe.eu/eu-ES/Kultura_kirola/Elantxobeko-Krisela/Documents/22_ELANTXOBEKO_KRISELA_MAKUESAK_MUNDUAN_ETA_MENDEAN-Euskeraz.pdf (2023ko uztailak 19).
— «El puerto de Elantxobe», Itsasontzia webgunea. Online arg.: https://sites.google.com/site/itsasontzia/el-puerto-de-elantxobe (2023ko uztailak 19).





