Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

Itzuli albisteetara

Kolon aurreko euskaldunen presentziari eta Ipar Atlantikoko eta Artikoaren uretako presentziari buruzko historiografia berria

Euskal Itsas Museoak, Donostian, hilaren 17an, 30eko hamarkadan gai horiei buruz ordura arte argitaratutakoa bildu zuen argitaratu gabeko lan baten aurkezpena hartuko du Asko espekulatu da euskaldunen presentziari buruz Kolon aurreko garaian, gero Mundu Berria bezala ezagutuko zenean eta, pixka bat geroago, Amerikan. Anton Ugarte ikertzaileak Kanadako artxiboetatik erreskatatu ditu Edmond Buron franko-kanadarraren idazlan mekanografiatuak. […]

Euskal Itsas Museoak, Donostian, hilaren 17an, 30eko hamarkadan gai horiei buruz ordura arte argitaratutakoa bildu zuen argitaratu gabeko lan baten aurkezpena hartuko du

Asko espekulatu da euskaldunen presentziari buruz Kolon aurreko garaian, gero Mundu Berria bezala ezagutuko zenean eta, pixka bat geroago, Amerikan. Anton Ugarte ikertzaileak Kanadako artxiboetatik erreskatatu ditu Edmond Buron franko-kanadarraren idazlan mekanografiatuak. Buron Kanadako Artxibo Zerbitzuko arduraduna zen Parisen, eta bertan gai honi buruzko idatziak eta euskal itsasgizonen Ipar Atlantikoko eta Ozeano Artikoko nabigazio eta arrantza jarduerak bildu zituen. Eusko Ikaskuntzak Buronen ikerketarekiko interesa agertu zuen eta VII. Euskal Ikaskuntzen Kongresura gonbidatu zuen, Ikerketa Historikoei eskainia eta Lizarrako udan, 1936an, egitekoa zena. Gerra Zibilak Buronen lana ezagutzera ematea zapuztu zuen.

Orain, Iura Vasconiae Fundazioak, UPV/EHUrekin elkarlanean, edizio zaindu baten bidez, Euskal Herriko itsas historian interesa duten ikertzaileen eta publikoaren eskura jartzen du Quebec-eko historialariaren lana, Anton Ugartek egindako sarrera zabal batekin, Buronen lana testuinguruan kokatuz.

Anton Ugartek testuaren sarreran adierazten duen bezala, Buronen helburua zen “historiografia internazionalak, eskualdeko esparru mugatuetatik kanpo, gutxi ezagutzen zuen gertakari bati buruzko datu positiboak biltzea, eta euskaldunek Atlantikoko nabigazioan, bereziki iparraldekoan, izandako protagonismoa aldarrikatzea, aldarrikapen horrek batzuetan itsas armada nazional ezberdinetako historialarien tonu epiko bereizgarria hartzen duelarik”.

Aurkezpena Euskal Itsas Museoan

Datorren irailaren 17an, arratsaldeko 7etan eta jendearentzat irekita, Euskal Itsas Museoan, Amerikako kostaldeko itsasoak zeharkatu zituzten ontzi asko abiatu ziren kaietatik, Edmond Buronen liburuaren aurkezpena izango da: Les basques dans l’Atlantique.

Juantxo Madariaga, Iura Vasconiae Fundazioko presidenteordea, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundaziokoa, eta Anton Ugarterekin batera liburua aurkezteaz arduratzen dena, adierazi du: “Fundaziotik, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, gure lankide Anton Ugarteren lana babestu nahi izan dugu eta Quebec-eko ikertzaileak egindako lana

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP