Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

Itzuli albisteetara

Iura Vasconiaek, Nafarroako Parlamentuarekin eta NUPekin batera, Nafarroako “Konstituzio historikoari” buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditu.

Iura Vasconiae Fundazioak, Nafarroako Parlamentuarekin eta NUPeko I-Communitas Institutuarekin batera, Nafarroako “Konstituzio historikoari” buruzko jardunaldia antolatu du datorren azaroaren 26rako. Jardunaldia Nafarroako Parlamentuko areto polibalentean egingo da, 10:00etatik aurrera. Lehen konstituzionalismoaren agerpenarekin batera, Nafarroako Aldundiak eta Gorteek erresumak jada bere “Konstituzio historikoa” zuela defendatu zuten, hau da, bere foruak. Konstituzio historikoari buruzko lehen diskurtsoa 1776-1777an […]

Iura Vasconiae Fundazioak, Nafarroako Parlamentuarekin eta NUPeko I-Communitas Institutuarekin batera, Nafarroako “Konstituzio historikoari” buruzko jardunaldia antolatu du datorren azaroaren 26rako. Jardunaldia Nafarroako Parlamentuko areto polibalentean egingo da, 10:00etatik aurrera.

Lehen konstituzionalismoaren agerpenarekin batera, Nafarroako Aldundiak eta Gorteek erresumak jada bere “Konstituzio historikoa” zuela defendatu zuten, hau da, bere foruak. Konstituzio historikoari buruzko lehen diskurtsoa 1776-1777an sortu zen, Nafarroako Aldundiak urte haietan Campomanes Gaztelako Kontseiluko fiskalarekin kintak zirela eta izandako polemikaren ondorioz. Teoria honen egilea Juan Bautista de San Martín y Navaz legelari nafarra izan zen. Geroago etorri zen Alejandro Dolarea Erresumako sindikoaren teorizazioa, Nafarroako zuzenbidea eta erakundeak konstituzionalismo liberalaren esparru berrietara egokitu nahi izan zituena, lehenik Baionako Batzarrean eta gero Cadizko Gorteetan. “Konstituzio historikoaren” oihartzunek XIX. mendean zehar iraungo dute, foruen aldarrikapenarekin batera.

Jardunaldien programa hurrengo estekan deskarga daiteke:

https://www.unavarra.es/research-institutes/tablon+de+anuncios?contentId=262752

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP