Orain arte Vasconian egindako argitalpen historiografikorik osatuena
Deustuko Unibertsitateko paraninfoak Notitia Vasconiae Hiztegiaren aurkezpena hartu zuen. Iura Vasconiae Fundazioak argitaratua, K.a. 200. urtetik gaur egunera arte Vasconiaren historia politikoan zuzenean deskribatu edo esku hartu zuten 1.199 egileren sarrerak biltzen ditu.
Ekitaldi honetan errektoreak, Juan José Etxeberriak, eta Iura Vasconiae Fundazioko lehendakariordeak eta Hiztegiaren III. eta IV. liburukien zuzendariak, Juantxo Madariagak, parte hartu zuten. Hark “Notitia Vasconiae” aurkeztu zuen, orain arte Euskal Herrian egindako argitalpen historiografikorik osatuena.
Errektoreak, Juan José Etxebarriak, Notitia Vasconiae hiztegiak jasotzen dituen pentsamendu juridiko eta politikoko figurei dagokienez, azpimarratu zuen: “Askotariko ahotsak dira, unibertsitate-komunitatearen aniztasuna islatzen dutenak eta unibertsitateak historiografiari, judikaturari eta pentsamenduari egiten dion ekarpena erakusten dutenak”.

Leyre Arrieta irakasleak Deustuko irakasle eta ikasleei buruz hitz egin zuen, Hiztegian aipatzen direnak, hala nola Luis Chalbaud y Errazquin, Manuel de Irujo Ollo, Jesús María Leizaola, José Antonio Agirre, Andrés Eliseo de Mañaricua, Adrián Celaya, Carmelo Saénz de Santamaria, José Antonio Obieta, Juan de Churruca, Antonio Beristain, Juan María Apellániz, Xabier Arzallus eta Fernando García de Cortázar.
Beste agintari batzuen artean, Bizkaiko ahaldun nagusia, Elixabete Etxanobe, eta lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua, Josu Erkoreka, bertaratu ziren, eta interes handiz jarraitu zituzten hitzaldiak.
Hiztegia, paperezko edizioan, liburutegi publiko guztietan kontsulta daiteke, eta Iura Vasconiae-ren webguneko Argitalpenak ataletik ere eskuragarri dago; gainera, egileen araberako bilatzailea du.
Aurkezpen-bideoa – DeustoForum. “Deusto Notitia Vasconiae-n”





