II. sinposioaren helburua Euskal Herriko lurraldeetako merkataritza-askatasunari eta aduanei buruzko hitzaldiak eta komunikazioak biltzea da.
Merkataritza-askatasunak, Erdi Arotik etenik gabe gauzatu zenak, sakon baldintzatu zituen Nafarroako erreinuko, Bizkaiko jaurerriko, Arabako ermandadeko eta Gipuzkoako probintziako erakundeak eta herritarren pentsamoldea. Merkataritza, nabigazioa eta garraioari esker, bertako pobrezia naturala arindu ahal izan zuten.