XXIV Iura Vasconiae Fundazioaren Sinposioa
1526ko Bizkaiako Foru Berri edo Erreformatuaren Onespenaren 500. Urteurrena Ospatzekoa
2026ko urtarrilak 22-23,
Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza, Hurtado de Amezaga kalea 6, Bilbo
Bizkaiak Foru Berriaren onarpenaren 500. urteurrena ospatuko du 2026an. Testu juridiko ohoragarri horretan nabarmentzekoa da jaurerriari emandako autonomia zabala, eta herritarrek oso goiz eskuratu zutela berdintasun juridikoa, kaparetasun unibertsalaren bidez. Bizkaitarrek lurraldearen gobernu-instantzia guztietan parte hartu zuten eta askatasun kolektibo eta indibidualen sistema zabal eta berezi bat baliatu ahal izan zuten. Bestalde, komunitateak, Goi Erdi Aroan jada, jaun erregearekin itun publikoko harremana izan zuen, elkarrekiko juramentu batek bermatzen zuena. Foru-sistemak XIX. mendea ondo aurreratu arte iraun zuen.
Foruan oinarritzen zen erregimena miretsia izan zen Espainian bezala Europan ere, eta Euskal Herriko alderdi horretako komunitatearen izatasun politikoa taxutu zuen..