Argitaratzen du: FEDHAV
Egilea |
---|
AYERBE IRÍBAR, María Rosa |
Argitalpenaren kodea: ISBN: 978-84-09-06963-7
Urtea: 2018
Formatua: Liburua
Laburpena:
Bere kalitatea eta zabalera direla eta, El Ceremonial del Consejo del Reino de Navarra liburua mugarri bat da zeremonia liburuen alorrean. Erdi Aroaren bukaeratik aitzina sortu diren zeremonia liburuen esparruan erreferentziazko lana dela esan daiteke.
Nafarroako Kontseilu eta Erreinuan gertatzen ari ziren ekitaldi publikoetan protokolo bat sortzeko beharra dago liburu honen atzean. XVI eta XVII. mendeetako gertaerek bultzatu zuten protokoloa, eta instituzioen antolakuntza hobetzeko helburua zuen. Gobernuko instituzio pertsonalen (Erregea eta Erregeordea) nahiz kolektiboen (Kontseilua, Gorteak eta Kontuen Ganbera) funtzionamendua hobetzeko egin zen eta horien eta atzerriko agintarien eta Koroaren arteko harremanak hobetzea bilatzen zuen. Izan ere, Nafarroa barruan eta Nafarroatik kanpo irudi instituzional sendo eta argia eman nahi zuten.
Lan honek eskuz idatzitako hiru dokumentuen analisia biltzen du. Dokumentu guztiek lanaren osotasunean ekarpena egiten dute, baina, aldi berean, dokumentu bakoitzak Nafarroako Kontseiluaren baitan autore bakoitzak zeukan esperientzia eta ardurak islatzen ditu.
Sumarioa:
Obra osoa deskargatu: