Bertsio digitala
Deskargatu PDFa zure lan akademikoetan edo txosten profesionaletan erraz kontsultatzeko, bilatzeko eta aipatzeko.
Formatu digitala lan egiteko. Paperezko formatua azpimarratzeko.
Bilduma honetan jasotzen ditugu Iruñean, Udako Euskal Unibertsitateko 44. ikastaroetan landutako EAEko eta Nafarroako foru araudi zibilen egoerari buruzko lehen azterketa konparatuak. Euskaraz egindako lan hauek erakundeen arteko alderaketa dute ardatz, eta lehen saio bati begirakoak dira; alegia, Euskal lurralde biren erakunde zibilen bilakaera historikoari eta egungo egoerari buruzko ikuspegi orokorra ematea dute helburu. Horretarako, Jacinto Gil irakasleak zuzentzen duen Euskal Zuzenbide Zibilaren ikertaldeko kideak gonbidatu genituen; halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Foru Zuzenbidearen historian aditu diren Gregorio Monreal Zia eta Roldan Jimeno Aranguren irakasleak; Bizkaiko Zuzenbide Zibilaren gainean lan handia egindako Zuzenbidearen Euskal Akademiaren ordezkariak; eta, EAEko 15/2015 lege berriaren ibilbideari buruzko lehen mailako lekukotza emateko, Eusko Legebiltzarreko jurista arduraduna.
Deskargatu PDFa zure lan akademikoetan edo txosten profesionaletan erraz kontsultatzeko, bilatzeko eta aipatzeko.
FEDHAV (2017), ALKORTA IDIAKEZ, Itziar I Euskal zuzenbide konparatuari buruzko azterketa, 2016, Donostia, Iura Vasconiae Fundazioa.
Paperezko edizioa posta bidez
Hau eskatzen ari zara: