Bertsio digitala
Deskargatu PDFa zure lan akademikoetan edo txosten profesionaletan erraz kontsultatzeko, bilatzeko eta aipatzeko.
Formatu digitala lan egiteko. Paperezko formatua azpimarratzeko.
Euskal Zuzenbide Zibil konparatuari buruzko bigarren ale honetan honako bi jardunaldien emaitzak biltzen ditugu: Euskal Zuzenbide Zibilean izatezko bikoteen eta adingabeen zaintzaren azterketa, batetik; eta, bestetik, jabetza berdearen titulartasunari, alegia, komunalari buruzko gogoetak. Lehen atalean familia zuzenbideko lege autonomiko horien edukia aztertzeaz gain, bien arteko alderaketa bat ere burutu dute adituek; izan ere, lege horiek materia berdinez jarduten badute ere, euren aukerak arras desberdinak baitira: bikotekide, guraso eta seme-alaben interesak babestea dela helburu nagusi, eta horiek bebesteko leggek ahalik eta erantzun osotuena izatea komeni dela.
Bigarren atalari gagozkiola, landa-eremuko lurrez arduratzeko bada baliabide juridiko oinarrizko bat titulartasuna norbaiti ematea; eta kudeatzeko eraentza juridiko desberdinak: jabetza pribatua, jabetza publikoa, komunalak, egitura tradizionalak. Begirada honetan erabili diren ikuspegiak honako hauek izan dira: partikularren interes pribatua, gizartearen interes publikoa eta, kokagune dugun lurraldea kontuan hartuta, euskal zuzenbidea.
Deskargatu PDFa zure lan akademikoetan edo txosten profesionaletan erraz kontsultatzeko, bilatzeko eta aipatzeko.
JIMENO ARANGUREN Roldán, AYERBE IRÍBAR María Rosa, ALKORTA IDIAKEZ Itziar, BARRUETABEÑA ZENEKORTA Maite, BERIAIN FLORES Irantzu, RODRIGUEZ ELORRIETA Naiara, SABATER BAYLE Elsa, KARRERA EGIALDE Mikel Mari, EZEIZABARRENA SAENZ Xabier, ETXEBERRIA BEREZIARTUA Eneko, ARAGON RUANO Alvaro, ONAINDIA BEREZIARTUA Aitor, ATUTXA ORDEÑANA Ekhi (2019), ALKORTA IDIAKEZ, Itziar I Euskal zuzenbide zibil konparatuari buruzko azterketak, 2019, Donostia, Iura Vasconiae Fundazioa.
Paperezko edizioa posta bidez
Hau eskatzen ari zara: