Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE Nafarroako egileak eta obrak

LACUNZA [LAKUNTZA], Jose Guillermo (Artaxoa, Nafarroa, 1831 – Uxue, Nafarroa, 1886ko abenduaren 21a).

Karguak eta lanbideak

 Apaiza eta historialaria

Ibilbidea

1852an apaiz ordenatu zen, eta apaiz lanetan aritu zen Uxuen. 1886an hil zen, gaixotasun larri baten ondorioz. Horrek eragotzi zion Uxueko Ama Birjinaren sorreraren milurtekoko ekitaldietan egotea, urte hartako maiatzean. Herri horretako parroko eta bertako jakintsu gisa, Nafarroako Monumentuen Batzordeko pertsonaia ospetsuak hartu zituen, baita Pedro Madrazo ere, Iturralde Suitekin batera etorri baitzen, 1886. urtean argitaratutako Nafarroako eta Logroñoko herriei buruzko hiztegi baten lanetarako. 1860an, halaber, Ama Birjinari aldare berri bat jarri eta idulkia aldatu zion. Horrez gain, burdin hesia duen bataiarri berri bat jarri zuen, gaur egun arte hantxe dagoena.

Fundación de la Real Iglesia Parroquial única de Santa María de Ujué y breve noticia de los dones y privilegios con que la han distinguido los Reyes de Navarra liburuaren egilea. 1872an argitaratu zen Iruñean eta 1877an izan zuen bigarren edizioa. Uxueko santutegiaren historiari buruz argitaratutako lehen monografia izan zen. Haren historia eraikitzeko besteak beste, Rodrigo Jimenez de Radaren Historia de España, Prudencio de Sandovalen Historia de la Iglesia y los obispos de Pamplona, Jose Moret aitaren Anales del Reino de Navarra, Pascual Madozen Diccionario Geográfico de Españaren II. liburukia eta Vicente Lafuenteren Historia Eclesiástica de España edo Vinaderren Arqueología Cristiana lanetatik lortutako datuak erabili zituen. Haren ikerketa, halaber, Uxueko parrokia-artxiboko funtsetan ere oinarritu zen, Nafarroako Blanca erreginaren testamentu ospetsua erreproduzitzeko, han gordeta baitzegoen eta santutegian ehorzteko eskatzen baitzuen.

Guillermo Lacunzaren lanak, sei kapitulutan banatuta, Nafarroako erregeek tokiari eman zizkioten pribilegioak eta santutegiari eta Uxueko Amabirjinari buruz zekitena modu erraz eta atseginean zabaltzeko ideia betetzen du. Tradizio elizkoiari jarraituz, Ama Birjinaren irudia VIII. mendean artzain batek aurkitu zuena bezala identifikatu zuen. Elizaren deskribapenari dagokionez, Madozen ildotik jarraitzen du, batez ere, alderdirik zaharrena arte «bizantziarraren» XII. mendekoa dela adierazteko. Nabe gotikoa eta bi arkupeak deskribatzen ditu. Iparraldekoa itxita zegoen, eta nagusiak gizakiaren esku bihozgabeak kaltetutako irudiak ageri zituen.

Ikuspuntu historiografikotik, Nafarroako Erregeen eta Uxueren arteko lotura deskribatu zuen, Iñigo Arista, Sancho Ramirez eta Garcia Sanchez Zaharberritzailea aipatuz, eta bereziki azpimarratu zuen Karlos II.ak nahi izan zuela unibertsitatea herrian egitea, edo Nafarroako Blanca erreginak santutegian ehorztea, besteak beste. Leonor andrearen dekretuaz ere arduratu zen; haren bidez, uxuetarrak kapare eta petxarik gabekotzat jotzen dira. Liburuaren azken atala erromeria tradizionalei buruzkoa da.

Liburu honek Uxueri buruzko ondorengo historiografiaren oinarriak jarri zituen, Jacinto Claveria Aranguak emanik jarraipena.

Obrak

Fundación de la Real Iglesia Parroquial única de Santa María de Ujué y breve noticia de los dones y privilegios con que la han distinguido los Reyes de Navarra, Iruñea: Regino Bescansa inp., 1872. Berrargitalpena, Iruñea, 1877.



Bibliografia

AUÑAMENDI, «Lacunza, José Guillermo», Auñamendi Euskal Entziklopedia. Online arg.: http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/lacunza-jose-guillermo/ar-84213/ (2020ko ekainak 28).

PÉREZ GOYENA, A., Ensayo de Bibliografía Navarra, Iruñea: Vianako Printzea Erakundea, 1962, 8. libk., 152 or.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP