Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE GAZTELA ETA LEONGO EGILEAK ETA OBRAK

FERNANDO IV.AREN KRONIKA (1340)

Ibilbidea

Fernando IV.aren kronika lan anonimoa gaztelera erromanikoan idatzia da 1340. urte inguruan, erregea hil eta ia hiru hamarkada geroago. Obra konplexua da, osaera aldetik batasunik gabea; izan ere, une desberdinetan osatuz joan zen, eta prozesuan hainbat eranskin gehitu ziren.

Obra interesgarria da Maria Diaz Harokoak erreklamatutako oinordetza eskubidearen berri jakiteko: Joan Gaztelakoa infantearen emazteak Diego IV.a Lopez Harokoa anaia 1292. urtean hil ondoren aldarrikatu zuen eskubide hori, eta kronikaren egilearen arabera, Gaztelako nobleziaren zati handi batek agertu zuen interesa oinordetza horretan. Lortutako akordioaren arabera, Diego V.a Lopez Harokoa («sarkina» esaten zioten), Bizkaiko gobernuan onartu behar zuten bizi zen artean, eta hura hiltzean, berriz, ilobak heredatuko zuen Jaurerria.

Obrak

Cayetano Rosell, A. de, Crónicas de los Reyes de Castilla desde don Alfonso el Sabio, hasta los católicos don Fernando y doña Isabel, Madrid: Atlas, 1953, 2. argit

Bibliografia

Benavides, A. de, Memorias de Don Fernando IV de Castilla, Madrid: Real Academia de la Historia, 1860, 2 libk.

Benítez Guerrero, C., «Manuscritos y cronistas: los problemas del trabajo en torno a la Crónica de Fernando IV de Castilla», in Cahiers d’Études Hispaniques Médiévales, 37 (2014), 77.-88. or.

Coria Colino, J. J., eta Francia Lorenzo, S., Reinado de Fernando IV (1295-1312) (1. argit.). Palencia: Aretusa, 1999.

González Mínguez, C., Fernando IV, 1295-1312, Palencia: La Olmeda, 1995.

Munita Loinaz, J. A., «Fuentes cronísticas para el estudio del País Vasco en la Edad Media», in Barruso Barés, P., eta Lema Pueyo, J. A. (argk.), Historia del País Vasco. Edad Media (siglos v-xv), Donostia: Hiria, 2004, 70.-71. or.

Rosende, M., «La tradición manuscrita de la Crónica de Fernando IV»,Romance Philology, 66 (2012), 147.-164. or.


Aipamen bibliografikoa

Lizarraga Rada, M., “Fernando IV.aren kronika”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 313-314.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP