Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE EGILE ETA OBRA MUSULMANAK

AL-UDRĪ, ABŪ L-‘ABBĀS. Abū l-‘Abbās Aḥmad b. ‘Umar b. Anas b. Dilhāṯ [Abī j-Jayyār] Anas b. Faladān Falhaḏān b. ‘Imrān b. Munīb b. Zugayba b. Jutba al’Uḏrī al-Dalā’ī -o Ibn al-Dalā’ī-al-Marīyī /al-Marī. Jatorriz Dalias herrikoa, segur aski Almerian j

Karguak eta lanbideak

Testua gaztelaniaz

Tradicionista y geógrafo.

Ibilbidea

Tradizio-idazlea eta geografoa, baita imama, hafiza eta «fidagarria» (ṯiqa) ere. Banū ‘Uḏra leinuko kidea zen (qaḥtāníes edo hegoaldeko arabiarrak ziren leinu horretakoak), baita Zugayba b. Quṭbaren ondorengoa ere. Azken hori Al Andaluseko sarreran izan zen, Yāsīn b. Yaḥyà udrí-arekin batera, ii./viii. mendearen lehen erdialdean. Egoera ezegonkorren bizi izan zen, Almanzor hil eta Malik al-Muẓaffar subiranoak agintea hartu baino urtebete lehenago jaio baitzen. Azken horri, berriz, Raḥmān Sanchuelok jarraitu zion. Garai nahasia izan zen: azpikeriak gortean, arpilaketak eta izurrite-aldiak (horien ondorioz, biztanle andalustar askok Kordobatik Almeriara joan behar izan zuten; esate baterako, 402./1011-12. urteko izurritearen eraginez). Hamahiru urterekin (407-1016-17), Ekialdera joan zen aitarekin eta beste senide batzuekin, eta Mekara iritsi ziren; han bizi izan ziren zortzi urtez. 416./1025-26. urtean itzulera bidaiari ekin zion Mekatik Al Andalusera, eta Almerian finkatu zuen bizilekua. Kordoba eta Zaragozara bidaiatu zuen, eta, urte batzuk geroago Valentziara. Azken hiri horretan zen 465./1072-73an, baina ez dago daturik noiz arte egon zen jakiteko. Almeriara itzuli zela, bai, jakina da eta han hil zela, urte batzuen buruan.

Mekako egonaldian heldu zien ikasketei. 408./21. urteko ramadanaren hilabetean (1018ko urtarrila-otsailaren 19 artean) heldu zen hara familiarekin, eta Irak, Jurasan eta Sirietako tradizio-idazleen irakaspenak jaso zituen han, eta, ondorioz, baita Mekako irakasleenak ere. Tradizioei eta aszetikari buruzko ikasketak egin zituen, eta ondoren horiek erakutsi zizkien bere dizipuluei Almeriara iritsi zenean, hogeita hiru urterekin. Eginiko bidaia eta egonaldietan, 70 dizipulu izatera iritsi zen hiri andalustarretan, eta iŷāza irakatsi zien ondoren tradizio-idazleen artean entzute handia lortu zuten hainbat pertsonari.

Bere obraren zati bat baino ez da ezagutzen; 1865ean aurkitu eta eman zen argitara lan hori. ix. mendeko testuinguruan, Banū Qasi edota Banū Wenneqo (Eneko edo Aritzatarrak) familiaren historiari loturiko testu aberatsak dira. Idatzi horietan kontatzen da, esaterako, Eneko Aritza buruzagi iruindarrak Abd ar Rahman II.aren amanari egin ziola harrera 226./843. urtean, eta haren lurrak onartu zituela, kapitazio-zergaren truke, urtean 700 dinar ordainduta; Eneko Aritzak, baita Zerretaniako ibn Garsiyak ere, Huescan atxilo hartutako preso batzuk itzuli behar zituen. Iruñea zigortzeko kanpaina musulmanen berri ere ematen du Al’Uḏrīk; besteak beste, 257/874koaren berri. Orobat, Alfontso III.ak 282./899. urte inguruan Galizia, Araba eta Iruñeko herritarrekin osatutako armada handiaren berri ere ematen du. Alfontso III.ak armada horrekin Borja ibarreko musulmanei eraso egin ziela azaltzen du, baina Lubb ibn Muḥammadek garaitu egin zuela Tarazonan, eta borroka hartan 6.000 kristau hil zirela.

Obrak

Gorde gabeko bere obrari buruzko erreferentziak geografia-izaerako testuak dira, hala nola: Kitāb al-Masālik wa-l-mamālik al-šarqīya wa Kitāb al-Maālik wa -l-mamālik al garbīya, Ibilbideen eta ekialdeko erresumen liburua eta Ibilbideen eta mendebaldeko erresumen liburua.

Tarṣī al-ajbār wa-tanwī al-āṯā wa-l-bustān fī garā’ib al-buldān wa-l-masālik ilà ŷamī’ al-mamālik, Albiste historikoen marketeria, aztarna arkeologikoen eta lorategien sailkapena, herrialdetako eta erresuma guztietara daramaten ibilbideetako leku miresgarriak aztergai. Arg. ‘Abd al-‘Azīz al-Ahwānī, Nuṣūṣ ‘ani fī l-Andalus min kitāb Tarṣī al-ajbār wa-tanwī al-āṯā wa-l-bustān fī garā’ib al-buldān wa-l-masālik ilà ŷamī’ al-mamālik, Madrid: IEEI, 1965.

Bibliografia

Bramon Planas, D., Nous textos d’historiadors musulmans referents a la Catalunya medieval (continuació de l’obra de J. M.ª Millàs i Vallicrosa), Doktore-tesia. Zuzendaria: M. Arias Rodríguez, Universitat de Barcelona, 1998. Tesia irekian dago hemen: TDX Dipòsit Digital de la UB.

De la Granja, F., «La Marca Superior en la obra de al’Uḏrī», in Estudios de Edad Media de la Corona de Aragón, 7 (1967), 447.-545. or.

Lirola Delgado, J., «Al-Uḏrī, Abū l-‘Abbās», in Lirola Delgado, J., eta Puerta Vílchez, J. M. (zuz. eta arg.), Biblioteca de al-Andalus, Almería: Fundación Ibn Tufayl, 7. libk., 2012, 559.-570. or.

Molina Martínez, L., «Las dos versiones de la Geografía de al’-Udrī», in al-Qanṭara: Revista de Estudios Árabes, 3. libk., 1.-2. faks. (1982), 249.-260. or.

— «Al-‘Udhrī», EI2, Leiden: Brill, 200, 10. libk., 776.-777. or.

Ruiz Asencio, J. M., «Campañas de Almanzor contra el reino de León (981-986)», in Anuario de Estudios Medievales, 5 (1968), 31.-64. or.

Sánchez Martínez, M., «La cora de Ilbira (Granada y Almería) en los siglos x y xi según al-‘Uḏrī (1003-1085)», in Cuadernos de Historia del islam, 7 (1976), 5.-72. or.

Aipamen bibliografikoa

Martínez Almira, Mª. M. “Al-üdri, Abu l-‘Abbas”, Jimeno Aranguren, R., (dir), Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia, T.I, Iura Vasconiae fundazioa, Donostia, 2020, pp. 287-289.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP