Foruak izan dira eta izaten jarraitzen dute Zuzenbidearen historiako historialarientzat eta Erdi Aroko historialarientzat lehentasunezko aztergai. José María Lacarra, Ángel Martín Duque eta José Luis Banús y Aguirre izan dira udal-testu foral horien azterketan aitzindariak, lehen mailako ekarpenekin. Liburu honetan jasotako ponentziek eztabaida berriak irekitzen dituzte, tokiko foruei buruzko ikuspegi berriak eskaintzen dituzte, eta avillazgamientoen eraketaren prozesuari buruzko ezagutza historiografiko, juridiko eta, are, arkeologikoaren egoera eguneratzen dute. Azken urteetan Zuzenbidearen Historiaren, Historia sozialaren eta Arkeologiaren arloetan egindako aurrerapenak elkarrizketan jartzen dira.
Lana hiru bloke handitan banatzen da. Lehenengoak Gipuzkoako eta Nafarroako Goi eta Erdi Aro Beteko gakoak aztertzen ditu; bigarren zatia iturrien eta udal-foruen inguruko eztabaiden esparruan kokatzen da, eta Estellako eta Donostiako foruen edukian jartzen du arreta. Azkenik, hirugarren zatiak Estellako eta Donostiako foruak Behe Erdi Aroan eta Aro Modernoan zehar eratu eta garatu ziren gertakari juridiko, politiko eta sozialen testuinguruan kokatzen ditu, hala nola itsas zuzenbidea eta gutxiengoen eskubide sozial eta politikoak.





