Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

Itzuli albisteetara

Baionako Udalak Notitia Vasconiae Hiztegiaren III. liburukiaren Iparralderako aurkezpena hartu du

Baionako Udalak Notitia Vasconiae, Vasconiako historialari, jurista eta pentsalari politikoen hiztegia lanaren III. liburukiaren Iparralderako aurkezpena hartu zuen. Ekitaldia Baionako alkateorde Yves Ugaldek zuzendu zuen, eta bertan izan ziren, halaber, Eusko Ikaskuntzaren Iparraldeko presidentea den Eguzki Urteaga, hiztegiaren egungo zuzendaria den Juantxo Madariaga, eta Vasconia kontinentalari dagozkion hiztegi-sarrerak landu dituzten bi egile, Xarles Videgain eta […]

Baionako Udalak Notitia Vasconiae, Vasconiako historialari, jurista eta pentsalari politikoen hiztegia lanaren III. liburukiaren Iparralderako aurkezpena hartu zuen. Ekitaldia Baionako alkateorde Yves Ugaldek zuzendu zuen, eta bertan izan ziren, halaber, Eusko Ikaskuntzaren Iparraldeko presidentea den Eguzki Urteaga, hiztegiaren egungo zuzendaria den Juantxo Madariaga, eta Vasconia kontinentalari dagozkion hiztegi-sarrerak landu dituzten bi egile, Xarles Videgain eta Iban Larrandaburu.

Baionako alkateorde Yves Ugaldek bere gogobetetasuna adierazi zuen Notitia Vasconiae hiztegiak egindako ekarpenengatik; izan ere, hirugarren liburuki honetan Vasconia penintsularreko zein kontinentaleko egile ugariren bizitza eta pentsamendua jasotzen dira, 1876. urtearen —Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruen indargabetzearen data— eta 1936ko estatu-kolpearen artean.

Eguzki Urteagak, Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa, bere erakundearen eta Iura Vasconiae Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena azaldu zuen; hitzarmen horri esker, Iparraldeko historialari, jurista eta pentsalari politikoen hiztegi-sarreren egileen kontratazioa arindu eta materialen harrera koordinatu ahal izan da.

Notitia Vasconiae lanaren III. liburukiaren zuzendari Juantxo Madariagak azaldu zuen nola sortu zen Iura Vasconiae Fundazioak Hiztegia abian jartzeko ideia, eta zein erronka handia den Antzinarotik gaur egunera arteko ideia eta ekarpen guztiak argitalpen bakarrean biltzea; lana laugarren liburukia argitaratzearekin amaituko da —argia ikustear dago jada—, eta 1936tik gaur egunera arteko azken aldia jasoko du.

Bestalde, Xarles Videgainek eta Iban Larrandaburuk Hiztegian jasotzen diren Iparraldeko egileen sarrera batzuk komentatu zituzten.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP