Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

Itzuli albisteetara

Iura Vasconiaeren XX. Sinposioa azaroaren 25ean egingo da eta Vasconiako Zuzenbidearen irakaskuntza aztertuko du

Iura Vasconiaeren XX. Sinposioa azaroaren 25ean izango da Donostian, eta Zuzenbidearen irakaskuntza eta aplikatzaileak aztertuko ditu XVI-XIX. mendeen artean. Ostiral honetan, azaroak 25, Donostiako Zorroaga gainean dagoen Aranzadi Zientzia Elkartearen eraikinak Iura Vasconiae Fundazioak antolatutako Vasconiako Zuzenbide historiko eta autonomikoaren XX. Sinposioa hartuko du. Edizio honetan, Zuzenbidearen irakaskuntza, magistraturaren antolaketa eta kolegiatzea izango dira aztergai […]

Iura Vasconiaeren XX. Sinposioa azaroaren 25ean izango da Donostian, eta Zuzenbidearen irakaskuntza eta aplikatzaileak aztertuko ditu XVI-XIX. mendeen artean.

Ostiral honetan, azaroak 25, Donostiako Zorroaga gainean dagoen Aranzadi Zientzia Elkartearen eraikinak Iura Vasconiae Fundazioak antolatutako Vasconiako Zuzenbide historiko eta autonomikoaren XX. Sinposioa hartuko du. Edizio honetan, Zuzenbidearen irakaskuntza, magistraturaren antolaketa eta kolegiatzea izango dira aztergai historian zehar.

Sinposioa goizeko 9:15ean hasiko da eta zazpi unibertsitatetako (Sorbona, Illes Balears, Carlos III, EHU, Zaragoza, Deusto eta NUP) hizlariak izango ditu. Zuzenbidearen irakaskuntzan jardun zuten unibertsitateen sorrera, magistraturaren antolaketa, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako (Iruñea, Lizarra eta Tutera) Abokatuen Elkargoen sorrera, edota Prokuradoreen Elkargoena xehatuko dituzte.

Sinposiorako sarrera irekia da.

Ikusi triptikoa

Ikusi oharra

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP