Bere argitalpenen hedapena errazteko asmoz, FEDHAVek liburutegi birtual bat gehitu du bere webgunean. Liburutegia eraikitzeko prozesua oraindik ez da amaitu, baina oso aurreratuta dago; horri esker, FEDHAVek argitaratutako lan gehienen testu osoa libre eta doan eskura daiteke.
Erakundearen nahia testu osoan eskuragarri dauden argitalpenak zabaltzen jarraitzea da.
Bilaketak egilearen izenaren arabera eta egile bakoitzaren dokumentuen izenburuen arabera egin daitezke. Izenburuetan monografia bakoitzari, haien kapitulu edo zati desberdinei eta Iura Vasconiae. Vasconiako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Aldizkariko artikulu bakoitzari dagozkionak sartzen dira.
Liburutegian sartutako Fedhaven argitalpenak zortzi bloketan antolatuta daude, izenburu hauen arabera: Iura Vasconiae Aldizkaria, Vasconiako Testu Juridikoak. Nafarroa, Vasconiako Testu Juridikoak. Gipuzkoa, Humboldt Saila, Echegaray Saila, Autogobernu Koadernoak, Vasconiako Autogobernua eta Sail Digitala.
Azken bloke bat ere gehitu da, Fedhav ez diren beste erakunde batzuek argitaratutako Vasconiako Zuzenbidearen Historiari buruzko argitalpenak Liburutegian sartzeko.





