Iura Vasconiae aldizkariaren zenbaki berria.
Abenduaren amaieran, Fedhav-ek Iura Vasconiae aldizkariaren 9. zenbakia argitaratu du, 2012. urteari dagokiona.
Liburukiak Vasconiako lurraldeetako Zuzenbide historiko eta autonomikoari buruzko X. Sinposioan aurkeztutako ponentziak biltzen ditu, “Konstituzionalismo liberala eta Vasconiako lurraldeetako berezko konstituzio historikoak (1812-1876)” izenburupean egina.
Argitalpena “Varia” eta “Documenta” izeneko beste bi atalekin osatzen da, Sinposiotik kanpoko hainbat lan argitaratzeko, eta hirugarren atal batekin, liburuen errezentsioak argitaratzeko gordea.





