«Echegaray» sailaren hirugarren liburuki gisa, Vasconiako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioak Miguel José Izu Bellosoren El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra izeneko liburua argitaratu berri du.
Lanean, egileak —Zuzenbidean doktorea eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna— Nafarroako hizkuntza-araubidea aztertzen du, Europako eta Espainiako esparruan kokatuta. Egindako azterketak egileari aukera ematen dio erakusteko Foru Komunitateko hizkuntza-araubidearen errealitateak antzeko gatazkak dituela beste gizarte eleaniztun batzuetan daudenekin; aldi berean, Nafarroan dagoen hizkuntza-aniztasunari foru-sistemak ematen dizkion erantzun politiko eta juridiko bereziak jorratzen ditu.





