Bere argitalpen-politikari jarraituz, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak Antonio Martínez Tomásen liburua argitaratu du, “Nafarroako foru-erregimenaren izaera juridikoa” izenburukoa.
Argitalpenak Antonio Martínez Tomásen orain arte argitaratu gabeko doktore-tesia jasotzen du. Fundazioak egokia iritzi dio argitaratzeari, lan historiko berritzailea baita, 1841eko abuztuaren 16ko Legearen bertsio ofizialak, Nafarroaren eta Estatuaren arteko itun gisa, izan duenarekin alderatuta.
Testuan, Antzinako Erregimeneko Nafarroako erresuma probintzia bihurtzeko prozesua aztertzen da XIX. mendearen lehen erdiko hainbat testu estataletan: 1812ko Konstituzioa, 1833ko Probintzien Dekretua, 1834ko Errege Estatutua, 1837ko Konstituzioa eta Nafarroako erresuma desagerrarazi eta bere lurraldea probintzia gisa konfiguratu zuten arau guztiak.





