Edita: FEDHAV
Código de publicación: ISBN: 978-84-697-9042-7
Año: 2020
Formato: Libro
Resumen:
Analisi historiko orotan bezala, Erdi Aroko zuzenbideari buruzko ikerketak lagundu egiten du geroko aroetako prozesuak eta gertaerak ulertzen. Euskal Herriko tokiko foruen gaineko azterlanen kasuan, ordea, historiaren berezko loturak are garrantzi handiagoa hartzen du, Erdi Aroko zuzenbidearen eta ondorengo ordenamendu juridikoaren arteko batasuna kontuan izanik. Ez baitagoeuskal berezitasun juridikoak u lertzerik Erdi Aroko eta Aro Modernoko foruen bilakaerari erreparatu gabe eta, bereziki, ezinezkoa da foruen bilakaera hori konprenitzea aldez aurretik Goi Erdi Aroan udal-foruak eratuko zituzten prozesuak aintzat hartzen ez badira. Liburuki honek tokiko foruen eratze-prozesua testuinguruan kokatu eta aletzen du, Lizarrako eta Donostiako foruen azterketa konparatuaren bitartez, familia berean txirikordatutako testuak baitira biak. Bi foru horien azterketa konparatuak Erdi Aroko zuzenbidearen zenbait erronka propiotan aurrera egitea ahalbidetzen digu: zuzenbidearen eraketa-prozesuak ezagutzea XI. mendetik aurrera, eta Goi Erdi Aroko Nafarroa eta Gipuzkoako instituzioen, gizartearen eta ekonomiaren ezaugarriak argitzea.
Euskal Herriko lurraldeetan eratutako zuzenbideak geroagoko denboretan garatuko ziren axiomak aurreratu zituen; esate baterako, forua boterea zuenaren eta herriaren arteko hitzarmen gisa ulertzea, eta zenbait eskubideren jabe egitea auzotasun-kontzeptuaren bitartez. Lan honetan parte hartzen duten egileek Lizarrako eta Donostiako foruen alderdi juridikoak, politikoak eta sozialak arakatu dituzte, garai hartako erretratu bat eskaintzeko xedez, zeina lagungarri izango baitzaigu foraltasunaren jatorria erabat ulertzeko.
Sumario:
Descárgate la obra completa: