Baskoniako Zuzenbide Historiko eta Autonomikoaren Azterketarako Fundazioa

← Sarreretara itzuli

NOTITIA VASCONIAE Nafarroako egileak eta obrak

ZORRILLA ECHEVERRIA [ZORRILLA ETXEBERRIA], Pedro Emiliano (Lizarra, Nafarroa, 1872ko ekainak 26 – Madril, 1957ko otsailak 5).

Karguak eta lanbideak

 Abokatua eta historialaria

Ibilbidea

Filosofia eta Letretan eta Zuzenbidean lizentziatua, Madrilgo Unibertsitatean. 1913an, Lleidako Bibliografia-Mariana akademiako lehen saria irabazi zuen, Lizarrako Puyko Andre Mariaren irudi eta santutegiaren memoria deskribatzaile eta historikoarekin. Hori dela eta, 1916an Bartzelonako Zientzia eta Arte Errege Akademiako kide izendatu zuten. Abokatu izan zen Lizarran, eta hiriko abokatuen elkargoko dekanoa 1934 eta 1957 urteen artean. Nafarroako monumentuen Batzordeko kidea San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian, 1922ko urtarrilaren 17tik. Lizarran eta Iratxeko monastegian Nafarroako Monumentuen Batzordeko ordezkaria. Han, Julio Altadill bezalako garaiko Nafarroako kulturako pertsonaiekin lan egin zuen. Lizarran Victoriano Lacarra Mendiluce abokatu eta idazlearekin lan egiteko aukera izan zuen.

Haren lan nagusia Lizarrako udal-artxibo historikoa antolatzea eta sailkatzea izan zen. Lan horri esker, Erdi Aroko eta beste garai batzuetako dokumentu multzo bat gorde ahal izan da. Nabarmentzekoa da Antso Ramirez erregeak hiriari emandako Foruaren kopia. Jatorrizko dokumentua galduta dago, baina Antso Jakituna erregearen aginduz 1164. urtean idatzitako kopia gordeta dago. Lan handiaren ondorioz, artxibo horretako dokumentu zaharren aurkibidea argitaratu zen.

Baltasar de Lezaun y Andiaren Memorias históricas de la ciudad de Estella lana ere transkribatu zituen. Memoria horien ale bat 1710ean datatua izan zen, Pascual de Larrainzarren eransketekin (1792).

Obrak

«San Juan Bautista de Estella», La Avalancha: Revista Ilustrada, 9. urtea, 199, 200, 201, 202 eta 203. zk., Iruñea (1903).

«Índice cronológico de los documentos y papeles antiguos existentes en el archivo municipal de la ciudad de Estella, pertenecientes a los siglos XIII a XVIII», BCMN, III, Iruñea, (1912), 197-207, 261-266 eta 329-336. or.

«Sancho el Fuerte y las cadenas de Estella e Irache», BCMN, Iruñea, 9. alea (1912).

Memoria descriptiva e histórica de la imagen y santuario de Ntra. Sra. del Puy de Estella patrona de esta ciudad, Lizarra, 1912. Iruñean berrarg., 1951.

«Apéndice al índice de documentos antiguos del archivo municipal de Estella, comprendiendo el índice cronológico de documentos contenidos en el libro de privilegios de dicha ciudad», Iruñea, BCMN, IV (1913), 11-17, 85-92 eta 207-214. or.

ALTADILL Y TORRONTERAS, J.-rekin, «Dos nuevas lápidas romanas en Navarra», BCMN, Iruñea, 1913, 107-108. or.

Baltasar de Lezaun y Andiaren liburuaren transkripzioa argitaratu gabe: Memorias de la Ciudad de Estella (1698).

Bibliografia

LEZÁUN Y ANDÍA, B., Memorias históricas de la ciudad de Estella, Iruñea: Nafarroako Gobernua, 1990.

HUICI GOÑI, M. P., «Las comisiones de monumentos históricos y artísticos con especial referencia a la comisión de Navarra», PV, 189. alea (1990), 119-210. or.

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan Next Generation EU funtsek finantzatutako proiektua


Laguntzaileak:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades - Gobierno de España
IVAP